Tag Archives: hiriak

Parkeak

Tiergarten, Retiro, Hofgarten, Ciudadella, Luxembourg, Vigeland, Central, Lokrum eta Hyde.

Zer ote?

Parkeak.
Bai noski.
Guzti horiek Espainia, Europa zein munduko parkeen izenak dira.
Seguru asko erantzun errazegiko galdera askorentzako.

Jatorri bila…

Parkeak, gure hirietako babesleku edo lasaitasunaren irla bezala ulertzen dira askorengandik. Dirudienez, hiritarrak naturatik hurbil sentitzeko sortu ziren. Askotan, natura erreproduzitzen saiatu ziren eremu murriztu hauetan, urrutiko espezieak bertara ekarririk eraikiz. XIX. mendeko espainiar testu baten arabera, 5.000 biztanle baino gehiagoko hiriak derrigortuak omen zeuden beraien hiritarren gozamenerako parke bat izatera.

Parkeak, itxura, tamainu, forma eta erabilera infinitukoak

Denbora igaronda eta ohiturak asko aldatu direla dirudien arren, parkeen jatorriko erabileretako asko mantendu egiten dira. Oraindik ere txalupan igota laku bat zeharkatzea, iturriek osaturiko irudi ederretaz gozatzea, gure gustura mugitu ditzazkegun burnizko ahulkiak erabiltzea, bankuan eserita egunkaria edo nobela bat irakurtzea, koaderno gorri batean marrazkiak egitea, egunerokoak ditugu.

Tartean erabilera berriak agertzen joan dira ere, hala patinetan aritzea, mundu osoko kirolak partikatzea (“cricket”, “volley-ball”, “parkour”), zuzeneko musika ekitaldiak entzun eta inguruan dantzan aritzea, “yoga” zein “tai-chi” praktikatu, lurrean trazaturiko bide-sareak erabiliz bizikleta bat gidatzea edo korrika egitea, arropa gutxi jantzita eguzkia hartzea, motordun hegazkin txikiak gidatzea, etb.
Denetarik dago gure parkeetan.
Eta hala behar du izan.

Gure bat

Seguru asko, gure hiriko parkerik ezagunena Doña Casilda parkea dugu, ahateen parkea bezala ere ezagutzen dena. Garai hau, udaberria eta udazkenarekin batera, aproposena izan daiteke bere landak betetzeko eta nahi dugun eran berataz gozatzeko.
Zergatik ez lagunen artean adostutako merienda belar gainean jarritako amantalean antolatuz, eguneko azken eguzki izpietaz gozatu?

Inspirazio bezala, duela bi urte inguru, Bilboko hainbat gazteek ospatutakoa:

Edota Bilboko “Chico y chica” taldeak “mapa sonoro” saiorako egindako elkarrizketakoa.

“Parkeak, hirietako biztanleek beraien aisialdian erabiltzeko eremuak bezala sortuak izan zirela ez litzateke ahaztu behar. Hiritarrari eskubide bat bezala, askatusunez gozatzeko eskaintzen zaizkion espazioak”.

Estokolmo

Hirian orain modan dagoen zona SOFO da (tipo NY-eko SOHO). Denda bitxiak daude, restaurante eta tabernak baita.
Jende gazte asko. Soderlman irlan dago.
Zona horretan Pelikan restaurantea, tipiko sueko. Bertan ere, Ölandsgatan kalean oso ondo afaldu daiteke pizzeria batean, oso pizza handiak eta oso finak. Bertako gizona oso jatorra.

Irla horretatik Gamla stan irlara (alde zaharra, erdiko irla) pasatzeko zubiaren ondoan Katarinahissen dago. Aszensore bat da hau, hiriaren perspektiba polita dago bertatik, igo! Zubia pasatuta, zubi azpian, Debaser dago: bar-diskoteka-sala de conciertos-de moda.
(Begiratu zoaztenean kontzertu interesgarriren bat dagoen…).

Gamla stan-en eskola baten alboan piszina bitxi batzuk daude. Oso zaharrak, lurazpian… Helbidea ez dakit, baina bilatu, nahiko exotikoa da plana!

Moderna museet museoara sartu ez arren ezagutu beharrekoa dela diote, hantxe bertan bazkaltzea gomendatu zidaten ere.

Bla porten-en bazkaltzera gomendatzen dut. Restaurante polita eta berezia, tipo self-service, salmoi plater oso on bat jan daiteke bertan eta postreetarako lekua gordetzea komeni da.

Alboan Vassa Museet museoa dago, horra falta barik joan behar da. Ikusgarria da bertara sartzea eta bertan gertatutakoaren historia ezagutzea ezinbestekoa.

Inguru horretan ere Gröna Lund atrakzio parkea dago, ibai ertzean, gaua egiten hasten denea argiak piztuta ikusteak merezi du, oso polita.

Bisitatu beharreko beste leku bat Kulturhuset zentroa da. Pariseko Pompidou zentroaren antzeko zerbait da.

Bidaiean zehar itsasontziren bat hartzeak ere merezi du.

Ibai ertzean, badaude egoteko leku oso politak ere, Norr Mälarstrand adibidez.
Ondoren, bertatik, oinez Västerbrom zubia zeharkatu eta Längholmen-era. Hemen hondartzak daude, eta beroa egiten badu bainu bat har dezakezu, bestela paseatu.

Batez ere hiritik zehar ibiltzeak merezi du, ibili eta ibili eta hiritik galtzeak.

Erosketak egiteko denda batzuk:
Urban Outfitters
Teatro zahar batean. Denetarik (arropa, etxerako gauzak txikiak, bitxikeria asko, …). Beherapenak izaten dituzte.

Roda Kvarn Cinema
Biblioteksgatan 5
111 46 Stockholm
Sweden
Monki

Bat baino gehiago ikusi daude hiritik banatuta. Neskentzako: arropa, poltsoak, zapatak; pelutxeak, etb.

Orokorrean denda asko daude.