Tag Archives: lehiaketa

Argazki lehiaketak

Iberdrola dorrearen inguruan antolatutako lehiaketa arrakastatsua bukatu berri denean, argazki lehiaketak antolatzearena egunean dagoela ematen du. Izan ere, han hemen eta gai ezberdinen inguruan, hainbat daude martxan.

Bertan parte hartzeko epearen arabera aurkeztuz, batzuk:

1- Azaroak 30 arte: TXIKITEOA.

Expo Gelak antolaturik, lehiaketak txikiteoarekin zerikusia duten argazkiak sarituko ditu, argazkiak bi sailetan banatzen direlarik. Batetik, argazki istorikoa delakoa, hau da, norberaren familiako albun zaharretan bilatuz topatzen diren argazkiak nahi dira. Bestetik, egungoak. Egungo Bilboko kaleetako txikiteoari dagokizkion argazkiak.

Info +

2- Abenduaren 8 arte: RENFE MADRID.

Hirugarren aldiz “Renfe Cercanías Madrid”-ek antolaturiko “Atrapando el Movimiento” argazki lehiaketa.

Info +

3- Abenduaren 12 arte: BILBI.

San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabala  Merkatarien Elkarteek antolaturik,  “Un mundo por descubrir” izeneko lehiaketa. Honetan San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabala auzoaren bazterrak eta jendea izango dira argazkien gaiak.

Info +

REZIKLONTZI, Zaramariren eskutik datorren proposamena

REZIKLONTZI

URIBE BUTROE ZERBITZU MANKOMUNITATEAren Reziklontzi-arte edukiontzien lehenengo lehiaketa.
 
ARRIETA, FRUIZ, GAMIZ-FIKA, GATIKA, LAUKIZ, MARURI-JATABE eta MEÑAKA herriek osotzen duten Uribe Butroe Zerbitzu mankomunitateak “Reziklontzi-arte edukiontzien lehenengo lehiaketa”-ren deialdia egiten du. Ekintza honen bidez hondakinak jasotzeko sistema selektiboaren eta birziklapenaren beharraz kontzientziatu nahi du. Horrez gain herritarrei hiri-artea hurbildu nahi die.
Lehiaketara Aurkezten diren lan guztien artean 7 aukeratuko dira, artistek edukiontzietan lan horiek margotzeko. Edukiontzi horiekin kale-erakusketa ibiltari bat egingo da Uribe Butroe Mankomunitateko herrietan zehar.