Tag Archives: Madril

Hormen kudeaketarako bulegoa, Madril

Izen bitxidun ekimen honen sortzailea Remedios Vincent da, nor flores en el ático espazioagatik ere ezaguna den. “Flores en el ático” blogean artea eta espazio publikoa nahastearen emaitza diren proiektuak biltzen ditu. Gisa hortako proiektuak gustoko dituen edonork sarritan bisitatu beharreko espazioa da hau.

Hormen kudeaketarako bulegoari (“oficina del gestión del muro”) dagokionez, Remediosek martxan jarri zuen beste proiektuetako bat da. Honen helburua Madrileko kaleetan margoztu nahi duten hiri artistak eta horma edo murruen jabe diren auzotar elkarteak kontaktuan jartzea da. Halanola, bestelako instalazio artistikoak espazio publikoan egitea posible izateko kudeaketa lanak ere bideratzen dituzte. Guzti hori horrela izateko beharrezkoak diren baimenak edukitzeko, Madrileko udalarekin zein beste instituzio batzuekin ere kontaktuan daude.

Azpiko irudi ikusgarriak, artista eta auzotarren artean burututako lanaren eredu dira.

Madrileko hormak margoztuz auzoen estetika hobetzearen aitzakiarekin, hain sarritan ahazturik uzten diren beste auzo horietak0, hirietako biztanle ere diren horiei, artea hurbiltzen zaie. Halako dimentsioko obra baten sortze lanean erabakiak hartzearen aukera ematen zaie, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez. Hori da proiektu honekin, ia inoiz ez bezala, eskaintzen zaiena: beraiek bizi duten auzo eta hiriaren itxura zelakoa izango den erabakitzean, iritzia emateko aukera izatea.

Argazkiak: http://www.albertodepedro.com

Janari japoniarra

Estatuko beste hiri batzuetan ez bezala, orain arte zaila zen japoniar janaria eskaintzen zuen jatetxe bat hemen aurkitzea, baina badirudi pixkanaka hori ere aldatuz doala. Hala, urrutiko jaki hauekiko, era guztietako jendearen interesa ere pizten hasi da, gero eta zale gehiago biltzen ari dela ikus daiteke. Hau neurri batean gure artean irekitzen ari diren kalitatezko janaria eskaintzen duten jatetxe berriei esker dela dirudi.

Orain, hemen, bi: Bilboko SUMO eta SHIBUI.

SUMO antzinako auzoko janari denden estiloan aurkezten da, bere Ledesma zein Pozas kaleko dendetan. Janaria beste edonora (“take away”) eramateko prestatzen dute, nahiz eta bertan jateko pare bat banku ere izan. Sushi-an espezialistak dira, zure aurrean prestatzen dizutelarik, eta beste hainbat plater berezi ere dituzte zure eskura bertan (sopak, arrozak, pastak). Horretaz gain, Japoniako produktuak ere dituzte salgai, Kikkoman saltsak, Mochi pastelak edo Sapporo garagardoak esaterako.

sumo bilbaoArgazkia Ledesmako dendan egina da eta http://elviejoclub.blogspot.com blog-etik hartua dago.

Besteari dagokionez, SHIBUI, Bartzelonakoaren biki Bilbotarra litzatekeela esan daiteke. Dirudienez, ez-ohiko jatetxea, maila altuko jatetxea baizik. Prezioa ere besteena baino pixkat altuagoa da, baina dirudienez benetan gomendagarria da, hala nola, bertako dekorazioa ere ikustekoa omen da, zein Susana Ocañak egin duen. Beste blog honetan irakurri dugunaren arabera, jatetxearen espazioak 600 metro karratu baino gehiago ditu eta ohiko jatetxeaz aparte, pintxoak eta koktelak eskaintzeko lekua ere ditu. Etorkizunean terraza bat ere irekiko omen dute.

shibui bibaoArgazkia ere http://www.espacioactitudes.com/am/actitudes-onblog/283-luces-y-sombras-en-shibui.html blog-etik hartua dago.

Madrili dagokionez, gomendagarriak dira: Avila kalean dagoen NAOMI, Chueca auzoko Erregina kaleko JANATOMO eta Echegaray kaleko AKI. Bartzelonan blog honetan aurretik aipatu izan diren: MIKASA eta KOYUKI (Còrsega kaleko 242. zenbakian).

“Duela urteak jatetxe txinatarrak baziren bertako gastronomiak eskaintzen ez zituen zaporeak eta egiturak  gure artera hurbiltzen zituena, egun beste herrialde asiatarrak hartzen ari dio martxa”.

Bitxikeriak

Astelehenean Parisko ‘Le marché aux puces‘era ibilaldia, asteartean atsedena hartu. Asteazkenean Bartzelonako ‘Els Encants Vells‘-era traste zahar bila, ostegunean astebururako indarrak hartzeko asmoaz atsedena berriz. Ostiralean berria den zerbaiten bila ‘Encants’-era bisita berriro ere, larunbatean Londoneko ‘Portobello Market‘-era egunpasa eta bukatzeko, igandean Madrileko ‘Rastro‘-ra edo Berlineko azokaren batetara txangoa.

Baina eta Bilbon, ba al dago gauza berezien zaleentzako halako mundurik?

Bai noski!

Hona hemen gure inguruan antolatzen diren azoketako batzuk:

– Hileko lehenengo larunbatetan ‘2 de mayo kaleko azoka‘ antolatzen du bertako izen bera daraman elkarte kulturaleko jendeak. Egun hortan kaleko autoak kentzean agertzen den espazioan diskak, arropa, altzariak, apaingarriak eta beste hainbat gauza saltzen dituzten postuak jartzen dira. Norberak nahi duena eraman dezake, beti ere aldez aurretik izena eman badu. Horretaz gain, 2 de mayo kaleko denda gehienek ere eskaintza berezia izaten dute eta anbiente ezinhobea egon ohi da. Eta batez ere, ez ahaztu maiatzeko ediziora joatea, kaleari, azokari eta elkarteari izena ematen dioten hilea dela ospatzeko, ohiko denaz gain dj-ak (bertan parte hartzen duen taller del soho-ren bideoa), koktelak, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintza antolatzen bait dira

Jon Aspuruk egindako bideo polit hau irudiak jartzeko:

– Hileko azken igandeetan Zorrozaurre aldean, Zawp-en, ‘Open Your Kolektiboa‘-k, auzokide zein kanpotarrek geldirik daukaten guztia martxan jartzeko gonbidapena egiten du. ‘Open your kolektiboa’ kaxoiean gorderik ideia bat bera ere ez geratzea bilatzen duen ekimena da. Kolektibo honek 2009ko abenduan ospatu zuen lehenengo ‘Ganbara’, eta auzoaren dinamizazioa bilatzen zuen berarekin. Izan ere, nahiz eta aste bitartean eremuan oraindik geratzen diren industria arrastro gutxiaren martxa somatzen zen, asteburuan beraien auzoa ia hilik sentitzen zuten bertakoek. Horri erantzuna emateko ‘Open Your Ganbara‘ jaio zen, eta 2011ko maiatzerarte ospatu izan da. Egun denboraldiko etenaldia egin dutelarik.

– ‘Mercado de gangas‘ izena hartzen duena ere ospatzen da Bilbon, behintzat, urtean birritan. Izan ere, ospatzeko aukeratuak izan diren ostiral eta larunbatean euria eginez gero baliteke antolatzaileek, hau da, Alde Zaharreko merkatarien elkarteak, berriro ere antolatzea erabakitzea. Bi egunotan, denda gehienek denboraldiari bukaera emateko arropa prezio merkeetan eskaintzen dute denda kanpoan jarritako postuetan. Normalean martxoan eta urrian izaten da zita, esan bezala, negua eta uda bukatzean, beherapenez bidez denboraldiari benetako amaiera emateko.

– Eta hirugarren aukera bezala, sarrien ospatzen dena eta gehienentzako ezaguna izango dena: plaza Berriko iganderoko azoka. Izan ere ez da batere plan txarra izaten bertako animaliak, landare eta loreak, txanpon eta billeteak, mineralak zein beste hainbat gauzen artean paseoan ibiltzea, edota zergatik ez, haurtzaroko oroitzapenak gogora ekartzea, haurrek guk umetan egiten genuen bezala kolekzioa osatzeko kromoak zelan aldatzen dituzten ikusiz, txibierro batzuk jan bitartean.

Dudarik gabe, traste zaharrak, bitxikeriak edota aparteko objetuak eta merkealdiak bilatzen dituztenentzako izen ezagunak izango dira guzti horiek, bertakoak zein kanpokoak.

Baina eta zuk, ba al duzu azoketara joateko ohitura? Zein da bisitatu ohi duzuna? Zer topa daiteke bertan? Zer da bertan topatu duzun gauzarik kuttunena?

Graffiti liberation front

Joan den azaroaren 27an, ZINEBI 2010 jaialdiaren barruan, Bilboko HIKA ATENEO-n leku izan zuten aurkezpen eta ondorengo eztabaidari buruz doa hau.

Bertan izan zirenak:

francesc muñoz: “espazio publikoari eta bere hutsalari buruzko begirada bat”. Besteak beste José Luis Pardoren la banalidad liburuaren gomendioarekin geratzen naz.

remedios vincent: flores en el ático ren egilea eta oficina de gestión de muros de madrid-ren arduraduna.

“La Oficina de Gestión de Muros” delakoa, Madrilen margoztu nahi duten hiri artistak eta murruen jabe diren auzo elkarteak kontaktuan jartzen dituen herraminta bezala jaiotzen da.

Hori ezezik, edonolako instalazio artistikoak espazio publikoan aurrera eramateko kudeaketa ere egiten dute.

Hau posible izateko Madrileko udaletxea eta beste instituzio batzuekin kontaktuan daude, beharrezko baimenak izateako.

Beraiei lan hau egin behar ez izatea gustatuko litzaiekeela diote, hau da, artistek eta auzoko jendeak beraien negoziazioaren bidez murruen margotzea aurrera eramatea.

Hitzaldiek M. Caníbal eta democracia-ko P. Españarekin jarraitu zuten.