Birmoldatu: hutsarentzako bizitza berri baten bila

Begibistakoa da denbora batetik hona inguruko kale, auzo eta hirietako hainbat lantegi, denda eta bestelako aktibitate ekonomikoa garatzen zuten askok beraien jarduera eten dutela. Baina honen aurrean, badago zer egin ere.

Erabilerarik gabeko espazio huts hauek praktika artistiko, sortzaile zein kulturalen bidez birmoldatzearen joera goraka doa eta honen eredu dira nazioarteko ekimen ugari. Gehienetan espazio komertzial hutsetan edota balio historikoa duten berreskuratutako eraikuntzetan garatzen dira, iabeti tokiko komunitateentzako onuragarriak diren proposamenak izanez.

IrudiaRecess, NY

Denda huts batek hainbat erabilera izan ditzazkeela azalean uzten du ekimen hauetako bakoitzak. Besteak beste; kausa bat sustatu, dohaintzak bildu, ideiak testeatu, prestakuntza edo ikastaroak antolatu, komunitate-proiektuak ezarri eta ekitaldi edo erakusketak ospatu daitezke aktibitaterik ez izatera igaro den espazio hauetako batean.
Saltoki izandakoei bizitza berria ematea errealitate egitearen kudeaketan Erresuma Batuko 3Space erakundea erreferentea da. Bere lana funtsean, proiektu bat martxan duen eta doako espazio apropos bat behar duen edozein erakunde txiki eta ondasun hutsaren jabea kontaktuan jartzean datza.

Denda hutsen erakuslehioak era askotariko artelanen aldi-baterako erakusketa-areto bezala erabiltzea oso bogan dagoen beste joeretako bat da, Chicagoko PopUp Art Loop eta Seattle-eko Storefronts Seattle ekimenen izaera hori delarik. Ildo berean, baina proposamen esperimentalagoa jorratuz, New York-eko Recess proiektu arrakastatsua, zeinek erakusleihoa ikuslegoari beti irekita dagoen arte sorkuntzarako espazioa bezala ulertzen duen eta artista garaikideei eskaintzen dien.
Halako denda eta biltegien pertsianak, mundu mailako graffiti egile esanguratsuenen lanen erakusketa areto bihurtu ditu Miamiko The Wynwood Walls proposamen berritzaileak.

IrudiaThe Wynwood Walls, Miami

Praktika artistiko, sortzaile eta kulturalei esker berreskuratuak izan diren, balio historikoa duten espazioei dagokionez, aipatzekoa da Beijingeko 798 SPACE. Iraganean estatuko lantegiak biltzen zituen eremu honek, nabarmen hasten ari den hiriko mugimendu artistikoa erakartzen du orain. Jatorriz Bauhaus eskolaren estiloan eraikia izan zen 798 SPACE-ren birmoldaketari esker, besteak beste, erakusketa eta ekitaldi nazional eta internazionalak, goi-mailako jarduera kulturalak eta merkataritza-jarduerak, moda-desfileak, hitzaldiak eta kontzertuak izaten dira bertan.

Joera beraren eredu da Torontoko Artscape. 80. hamarkadatik bertako kultura eta artearen sektoreetako espazioen kudeaketaren buru da eta eginkizun horrekin utzitako eraikuntzak birmoldatu eta artisten esku jartzeko lan egiten du.
Eremu berean kokatzen dira Le104, zein Pariseko hiletetako udalzerbitzuak eskaintzen zituen eraikina izatetik esperientziak sortzeko eta berrikuntzarako zentro kulturalean birmoldatu izan den eta The Deptford Project, berritua izan den tren bagoi zahar bat oinarri bezala harturik, inguruan sormen industrien proiektu sendoa martxan jarri duen Londoneko ekimena.

IrudiaThe Deptford Project, London

Era honetako ekimenek egungo jabetzaren kontzeptuari buruzko hausnarketa dakarte barneraturik. Beste herrialde batzuek berriki ezarritakoa eredutzat harturik, legegintzan egindako zenbait aldaketa aproposak izan daitezke hemen ere. Baliteke inguruko espazio hutsen kudeaketa bizkorrago hori, proiektu berrien sorrera emateko eta kontextu biziagoa lortzeko giltza izatea.

Birmoldatu: hutsarentzako bizitza berri baten bila artikulua, The Balde aldizkariaren 69. alean publikatua izan da.

Martin Kollar

Guggenheim Bilbao Museoak badu nahi duenarentzat astearte, asteazken eta ostegunez irekita egoten den liburutegi espezializatu bat. Museoaren eraikin urdinaren atetik igarota du sarrera eta liburu, arte aldizkari eta bestelakoak daude erabilgai.

Esku artean Martin Kollar (1971, lehengo Czechoslovakia, egungo Slovak Errepublika) artistaren Cahier lana, argazki koloretsuz beteriko eskolako kuadernoen itxurakoa.

Argazki eta lan gehiago: http://www.martinkollar.com/

Espazio Publiko Urbanoak

Espazio publiko urbanoak bere erabiltzaileen bizitza hobetzen dutenak omen dira, beste era batera esanda, espazio publiko urbanoa bere erabilpenaren bidez gizartea kohesionatzea ahalbidetzen duena litzateke.
Honen eredu Alemaniako Magdeburgko auzo liburutegia (“Open-Air-Library“) eta Osloko operaren inguruko eremua (“Den Norske Opera & Ballett“). Zeintzuk dimentsio oso ezberdineko bi proiektu izan arren, bere erabileraren emaitzengatik, Espazio publiko urbanoaren Europar sariaren 2010ko edizioan lehenengo postua “ex-aequo” elkar banatu zuten.

Open-Air-Library“, Magdeburgko biztanleekin landuriko prozesu parte-hartzailearen emaitza da. Inguruko beste hainbat lekutan bezala, bertako egoera sozial desegokiaren ondorioz auzoa nahiko abandonaturik zegoen: husturiko dendak zein erabilera gabeko lur eremu zabalak ugariak ziren han, hauetako bat, bota berri zuten liburutegi zaharraren kokalekua izanik. Egoera honen aurrean, perfil anitzeko profesional talde bati hutsik zegoen denda hauetako batean esperimentu bat egitea ideia ona izan zitekeela bururatu zitzaion: lokala auzotarrek emandako liburuz betetzen saiatuko ziren. Emaitza ezin hobea izan zen, 20.000 liburu elkartzea lortu bait zuten. Ondoren, zonaldeko garagardo lantegi bateko kaxekin, liburutegi zaharreko eremuan, liburuok gordetzeko eta irakurtzeko balioko zuen ekipamendu berriaren itxura izango zuenaren 1:1 eskalako prototipoa eraiki zuten auzotarrek.

Den Norske Opera & Ballett“, esan bezala, oso bestelako proposamena da. Jatorria Osloko zentrutik nahiko distantziatua zegoen Bjørvika eremua hirira hurbiltzearen gobernuaren erabakian dago. Hortarako bertan Osloko opera zein Edvard Munch Museoa bezalako ekipamendu kultural berriak eraiki egin ziren. Bjørvikako portuko ur lasaietatik azaleratzen den, Snohetta norbegiar arkitektura estudioak diseinaturiko, Osloko operaren inguruko hirigintza lanak jaso zuen saria. Eraikinaren inguruko gainazal eta aldapa hauek, bertatik paseatzeko, kanpoko ikuskizunak ospatzeko zein hiriaren ikuspegietaz gozatzeko espazio paregabean bihurtzea izan da saria jasotzearen arrazoi nagusia.

Espazio publiko urbanoaren Europar saria Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroari, CCCB delakoa, loturiko ekimena da. Sariaren jatorria 1999. urteko “Europako errekonkista” izenburua zeraman erakusketan kokatzen da. Antolatzaileek, Europako hainbat hiritan ematen ari ziren espazio publikoen birgaitzeen aniztasuna ikusita, hauen jarraipena egitea interesgarritzat jo zuten, prozesu hauen testigu izatearen papera izatea aukeratu zuten. Honetarako bi urtez behingo saria sortzea otu zitzaien: Espazio publiko urbanoaren Europar saria.
Hemen aipatutako bi proiektu hauek sakonago edota bilduma osatzen duten besteetakoren bat ezagutu nahi izanez gero, informazio zabala eskaintzen duen ekimenaren web orrira joatea badago. Horretaz gain, gaiaren inguruko erakusketa, ekintza eta bestelakoen berri ere ematen da bertan.

Espazio publikoaren inguruko proiektuekiko interesa izatekotan, beste bi erreferentzia hemen:

· Project for Public Spaces: espazio publikoak diseinatzerakoan komunitatea eta harremanak eraikitzea posible egiten dituzten proiektuak aldarrikatzen dituen New York-eko elkartea. Helburu horiekin konferentziak, kurtsoak, argitalpenak eta bestelakoak eskaintzen dituzte “Placemaking” delako teorian beraien lana oinarritzen duten hauek.

· Post it city: espazio publikoen aldiko erabilera anitzak (aldikoak, anonimoak edota legearen kontrakoak) aztertu eta biltzen dituen proiektu benetan bitxia.

Argazkiak:

– “Open-Air-Library”, “Den Norske Opera & Ballett”: www.publicspace.org

– “Project for Public Spaces”: http://www.pps.org/

FAS. Apirila-maiatza-ekaina

Berriz ere FAS zineklubaren proposamenaren berri.

Hiruhilabete honetarako programaturikoan zuzeneko musika izango duen Fritz Lang zuzendariaren METROPOLIS filme klasikoaren emanaldia, joan den hilabeteetan zineetan izan zen STELLA pelikula eta FANT jaialdiaren harira izango diren filmeak nabarmentzekoak dira.

Azpiko irudian proposamen guztiak ikusgai:

FAS. Urtarrila-otsaila-martxoa

Aurreko batzuetan ere bertan aipatu izan den Bilbaoko FAS zineklubak, martxoak 27ra bitartean, programaturiko filmeak gaur hemen.

Eutokiaren proposamena hurrengo asteetarako, zabaldu!

Hitzaldia / Tailerra: “TRANSFORMAR UNA ORGANIZACION A TRAVES DE LA MEJORA CONTINUA CON RETROSPECTIVAS Y OPENSPACE” – 2012.03.05
info +: http://eutokia.org/2012/03/charla-taller-transformar-una-organizacion-a-traves-de-la-mejora-continua-con-retrospectivas-y-openspace-2012-03-05/

HONDARTZAN#9 COHOUSING-A ESPERIMENTATZEN – 2012.03.06

(ColaBoraBoratik bultzaturiko ekimena).
info +: http://eutokia.org/2012/03/hondartzan9-experimentando-cohousing-2012-03-06/

Konferentzia: “COACHING, CREATIVIDAD Y RESULTADOS: EL PAPEL DEL COACHING EN EL LIDERAZGO CREATIVO Y EN LAS ORGANIZACIONES” – 2012.03.09
info +: http://eutokia.org/2012/03/conferencia-coaching-creatividad-y-resultados-el-papel-del-coaching-en-el-liderazgo-creativo-y-en-las-organizaciones-2012-03-09/

Laborategia – “EL PLACER DE LA CREACION Y SUS TENSIONES MAS PROVOCADORAS” – 2012.03.10
(PinkGorillas-ek HAPPYCITIES proiektuaren barruan garaturiko esperientzia da hau).
info +: http://eutokia.org/2012/03/laboratorio-el-placer-de-la-creacion-y-sus-tensiones-mas-provocadoras-%E2%80%93-2012-03-10/

Hitzaldia: “DE LA IMPOSICION DE LA COPULA A LA EXPLORACION DE LOS PROPIOS DESEOS” – Emeki – 2012.03.16
(PinkGorillas-ek HAPPYCITIES proiektuaren barruan garaturiko esperientzia da hau).
info +: http://eutokia.org/2012/03/charla-de-la-imposicion-de-la-copula-a-la-exploracion-de-los-propios-deseos-2012-03-16/

Kurtsoa: TIPOGRAFIA WEB-EAN – Marta Armada – 2012.03.22 (Arketipo-k antolatuta).
info +: http://eutokia.org/2012/03/curso-tipografia-en-la-web-2012-03-22/

Tailerra: “TERNURA Y SEXUALIDAD” – Emeki – 2012.03.24 y 25
(PinkGorillas-ek HAPPYCITIES proiektuaren barruan garaturiko esperientzia da hau).
info +: http://eutokia.org/2012/03/taller-de-ternura-y-sexualidad-emeki-2012-03-24-y-25/

Lehiaketa: “CONVOCATORIA COLABORATIVA IDEAS – GETXO BERPIZTU” – epemuga: 2012.03.31

info +: http://eutokia.org/2012/03/concurso-convocatoria-colaborativa-ideas-getxo-berpiztu-fecha-de-entrega-31-de-marzo/

II Kurtsoa: “CERTIFICACION INDIVIDUAL IQ en GOOGLE ANALYTICS” – 2012 apiriletik ekainera

info +: http://eutokia.org/2012/03/ii-curso-certificacion-individual-iq-en-google-analytics-abril-a-junio-2012/

Hormen kudeaketarako bulegoa, Madril

Izen bitxidun ekimen honen sortzailea Remedios Vincent da, nor flores en el ático espazioagatik ere ezaguna den. “Flores en el ático” blogean artea eta espazio publikoa nahastearen emaitza diren proiektuak biltzen ditu. Gisa hortako proiektuak gustoko dituen edonork sarritan bisitatu beharreko espazioa da hau.

Hormen kudeaketarako bulegoari (“oficina del gestión del muro”) dagokionez, Remediosek martxan jarri zuen beste proiektuetako bat da. Honen helburua Madrileko kaleetan margoztu nahi duten hiri artistak eta horma edo murruen jabe diren auzotar elkarteak kontaktuan jartzea da. Halanola, bestelako instalazio artistikoak espazio publikoan egitea posible izateko kudeaketa lanak ere bideratzen dituzte. Guzti hori horrela izateko beharrezkoak diren baimenak edukitzeko, Madrileko udalarekin zein beste instituzio batzuekin ere kontaktuan daude.

Azpiko irudi ikusgarriak, artista eta auzotarren artean burututako lanaren eredu dira.

Madrileko hormak margoztuz auzoen estetika hobetzearen aitzakiarekin, hain sarritan ahazturik uzten diren beste auzo horietak0, hirietako biztanle ere diren horiei, artea hurbiltzen zaie. Halako dimentsioko obra baten sortze lanean erabakiak hartzearen aukera ematen zaie, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez. Hori da proiektu honekin, ia inoiz ez bezala, eskaintzen zaiena: beraiek bizi duten auzo eta hiriaren itxura zelakoa izango den erabakitzean, iritzia emateko aukera izatea.

Argazkiak: http://www.albertodepedro.com

ho news martxoa

Show

Show, 2008an Mapping Worlds-ek martxan jarri zuen proiektua da, sortzaileen hitzetan mundua beste era batera ikusteko sarean dagoen erreferentziazko erreminta da, zeinek datu zehatzak (elkarte ezberdinen iturrietatik jasoak, Amnesty international edo UNICEF esaterako) era berritzailean bikain aurkezten dituen.

Kokapen geografikoaren araberako hiru banaketa nagusi egiten dira datuak antolatzerakoan: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia eta mundua. Ondoren, hauetako bakoitza bost azpitaldetan (gizateria, mundua, negozioak, politika eta egunerokoa) banatzen da, eta azpitalde bakoitzak kontzeptu ezberdinak biltzen ditu.

Erabilera erraza da, kontzeptu hauetako edozein sakatu (aurretik AEB-tan, Japonian zein munduan egonik) eta ze proportziotan topa dezakegun azaltzen zaigu. Adibide bezala munduan ihesaren ondorioz heriotza gehinen non ematen diren ikus daiteke edota azukrea lehengai bezala non aurkitzen den neurri handienean. Mundua azaldutako kontzeptuaren proportzioaren arabera mugimenduan ikusteaz gain, berari buruzko idatzizko informazioa ere ematen da.

Wordle

Honen harira, erabilera oso hedaturik duen datuak errazago ikusteko beste erreminta bat da Wordle.

Datuak eta irudiak, irudiak eta datuak. Askoz gehiago ere David McCandless-en “Information is beautiful” titulua duen liburuan eta web orrialdean. Bitxikeriak eta inspirazioa zure esku.

GANDHI ESPERIMENTUEN ROCKA

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30an, arratsaldeko 19etan eta Bakearen eta Biolentzia-ezaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, GANDHI ESPERIMENTUEN ROCKA ospatuko da.

“BAKEA ETA BIOLENTZIA-EZA” kontzeptuaren gainean hausnartzeko esperientziaz eta ekintzez betetako 7 puntutan zehar egindako ibilbide aparta izango da.

90 minututako iraupena izango du eta paregabea, dibertigarria eta gogoangarria izango dela ziurtatzen dute antolatzaileek. Ezustekoz betetako ibilbidea izango da.

Gogoratu: 19etan Euskadi plazan hasiko da (Arte Ederretako museoaren alboan).