Category Archives: Artea

Martin Kollar

Guggenheim Bilbao Museoak badu nahi duenarentzat astearte, asteazken eta ostegunez irekita egoten den liburutegi espezializatu bat. Museoaren eraikin urdinaren atetik igarota du sarrera eta liburu, arte aldizkari eta bestelakoak daude erabilgai.

Esku artean Martin Kollar (1971, lehengo Czechoslovakia, egungo Slovak Errepublika) artistaren Cahier lana, argazki koloretsuz beteriko eskolako kuadernoen itxurakoa.

Argazki eta lan gehiago: http://www.martinkollar.com/

Hormen kudeaketarako bulegoa, Madril

Izen bitxidun ekimen honen sortzailea Remedios Vincent da, nor flores en el ático espazioagatik ere ezaguna den. “Flores en el ático” blogean artea eta espazio publikoa nahastearen emaitza diren proiektuak biltzen ditu. Gisa hortako proiektuak gustoko dituen edonork sarritan bisitatu beharreko espazioa da hau.

Hormen kudeaketarako bulegoari (“oficina del gestión del muro”) dagokionez, Remediosek martxan jarri zuen beste proiektuetako bat da. Honen helburua Madrileko kaleetan margoztu nahi duten hiri artistak eta horma edo murruen jabe diren auzotar elkarteak kontaktuan jartzea da. Halanola, bestelako instalazio artistikoak espazio publikoan egitea posible izateko kudeaketa lanak ere bideratzen dituzte. Guzti hori horrela izateko beharrezkoak diren baimenak edukitzeko, Madrileko udalarekin zein beste instituzio batzuekin ere kontaktuan daude.

Azpiko irudi ikusgarriak, artista eta auzotarren artean burututako lanaren eredu dira.

Madrileko hormak margoztuz auzoen estetika hobetzearen aitzakiarekin, hain sarritan ahazturik uzten diren beste auzo horietak0, hirietako biztanle ere diren horiei, artea hurbiltzen zaie. Halako dimentsioko obra baten sortze lanean erabakiak hartzearen aukera ematen zaie, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez. Hori da proiektu honekin, ia inoiz ez bezala, eskaintzen zaiena: beraiek bizi duten auzo eta hiriaren itxura zelakoa izango den erabakitzean, iritzia emateko aukera izatea.

Argazkiak: http://www.albertodepedro.com

Melankolia

Batzuren hitzetan urteko filme onena omen da Melankolia edo “Melancholia”, Lars Von Trier zuzendari danimarkarraren azken filma. Gogoratzekoa da joan den Cannes-eko zinemaldian sorturiko polemika hura, zein filme honen aurkezpenerako antolatutako prentsaurrekoan izan zen.

Dena (argi, irudi, soinu, mugimendu, kolore, keinu, aurpegi, gorputz, dantza) gustuz egina azaltzen da begi aurrean, eta Kirsten Dunst eta Charlotte Gainsbourg-ena, apartekoa.

Bilbao Arte

Oraindik Bilbaoko Urazurrutia kalean kokatzen den Bilbao Arte ezagutzen ez dutenentzat honako bideo hau, orain eta hemen:

Ikusi ondoren informazio gehiagoren bila bazaude jo hona.

Zinea

Ohiko zine aretoetaz gain, Bilbo handian badira zinema zaleentzat beste hainbat toki. Hauetan, munduko zinema festibal garrantzitsuenetan sarituak izan diren filmak ikusteko aukera izaten da, besteak beste. Ikusteaz gain, askok aurretik edo ondoren, filmen inguruko eztabaida eta mahai inguruak ere antolatzen dituzte, askotan zazpigarren arteko adituak direnekin.

Gure inguruko zinema areto gehienak ixten ari diren garai honetan, benetan ezinbestekoa bihurtzen da beste hauen programazioa kontsultatzea eta bertara hurbiltzea.

antiguo cine espectadores

(argazkia: http://imageshack.us/photo/my-images/52/inugteresa.jpg/)

CineClub Fas 1953.urtean bere iharduera hasi zuen elkarte kulturala da. Gaur egun Estatu Espainolean funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da eta Europako bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute zinekluba eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Beraien eginkizunik garrantzitsuentzat, zinemaren lagunei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa osotzea da, hiru ildo nagusi hauek jarraituz: 1. Bilbon estreinaldirik izan ez duten pelikulen jatorrizko bertsioak gaztelerazko subtituloekin eskeintzea. 2. Pelikula aintzindariak berreskuratzea. 3. Zinemaren munduan mugitzen diren zinegile eta ikerlariak emanaldietara ekartzea. Emanaldi guztiak solasaldi batekin amaitzen dira. Bertan pelikulak eratzeko prozesuan parten hartzen duten elementu tekniko eta artistikoak aztertzen direlarik. Horretaz gain liburutegi zerbitzu osotu bat eskaintzen dute (urte osoan zehar zabalik); entziklopediak, mila liburu baino gehiago eta milaka aldizkari berezitu.

Informazio gehiagorako jo beraien web orrira, benetan erabilgarria da eta euskeraz zein gazteleraz kontsultatu daiteke bertako informazio guztia.

cineclub-fas logo

Antzeko ideia batekin, Basauriko Social antzokiak ere eskaintza interesgarria luzatzen digu. Gai espezifiko batean zentratzen diren zine zikloak antolatu ohi dituzte bertan, esaterako orain ‘Beste sexualitateak’ deituriko zikloa dago martxan. Izenak dioen bezala giza sexualitatea anitza da (homosexualitatea, transexualitatea, sexualitatea zahartzaroan, etb.) eta hori azaltzen duen pelikula sorta eskaintzen da zikloan. Horretaz gain, azpimarratzekoa ere ‘Ibaigane zinema’-ren barruan ikusgai egoten diren filmak, gainera duela gutxitik metroa bertara iristen da, hortaz oraindik hurbilago geratzen da Basauri kanpotarrentzat.

basauri-social-antzokia

argazkia: eitb.com

Informazio eguneratua Social Antzokiko web orrian edota facebook perfilean.

Bukatzeko filme interesgarriak eskaintzen dituzten beste protagonista batzuk:

Bilbao Arte fundazioa: berriki zine zikloak eskaintzen hasi da: http://bilbaoarte.org/cms/?cat=32&lang=eu

Bilboko Arte Ederretako museoaren zinemateka.

Alhondiga Bilbaoko zinemateka

Publicitador

Hilabeteetan zehar garatutako lana proiektu itxuran materializatzen hasia da. Idensitat-ek antolaturiko Kirola, artea eta inklusio soziala” deituriko deialdian hautaturiko proiektuen emaitzak dira.

Gogora ekarriz: 2010ko uztailean, Espaniar Kirol Kontseilu Gorenak (CSD), A+D Plana deritzonaren barruan, eta IDENSITAT elkartearekin batera, deialdi espezifiko bat ireki zuen artea, kultura, kirola eta eremu sozialaren arteko erlazioa sustatzen zituen proiektuen bila.

Hemen etengabe eguneratzen doazen proiektuei lotura:

http://www.idensitat.net/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=112&Itemid=190

http://issuu.com/idensitat/docs/publicitador?viewMode=presentation

http://publicitador.wordpress.com/

TRACES OF AUTISM-ek emandako iD BARRIO tailerra

Azterketa eta lurraldearen kartografia.
Traces Of Autism Jacqueline Schoemakerrek, Maartje Drosek eta Jozua Zaagmanek osatzen duten kolektibo multidisziplinarra da, honek eremuaren azterketa eta kartografiaren inguruan garatzen du bere lana. Hortarako espazio publikotik ibilbide luzeak egiten dituzte, irudi, argazki, bideo, testu eta bestelakoez eraturiko fitxategi bat izateko.

iD Barrio iD#5 idensitat-eri loturiko proiektua da, zeinek auzoaren ideia begirada urbanotik eta artea, kreatibitate soziala eta ingurunearen transformazioaren arteko erlaziotik lantzen dituen. Proiektu hau Calaf, Manresan eta Mataró bezalako lekuetan garatzen da, horrela auzoaren gaia hiri txiki eta ertainetan, eta nekazal eremuekin erlazioan lantzea posible delarik.

Joan den azaroan Bartzelonan garaturiko tailerraren emaitza bezala, bakarrean landuriko hemen aurkezten den proiektua, “parkings espontáneos” izenekoa, zeinetan hirietako lur eremu hutsak autoen aparkaleku bezala erabiltzearen fenomeoa lantzen den. Lana 2010eko uztailean Bartzelonan aurkeztua izan zen, tailer honen harira sorturiko gainontzeko proposamenekin batera.

Ibaiertz faltsuak

Txuspo Poyo-k zuzenduriko mintegia.

Bilbao Arte-n 2010eko azaroaren 15tik 26ra bitartean garatua.

GARATURIKO PROIEKTUA

Mintegian sorturiko lanak, argazkiak eta bestelakoak biltzen dituen blog-a.