Tag Archives: gazteria

Denok gazte izan nahi dugu

Ikustear zauden bideoa, “Denok gazte izan nahi dugu” (“We All Want To Be Young”), Brasilgo BOX1824 enpresak, zeinek kontsumo ohiturak eta tendentziak aztertzen dituen, eginiko ikerketa sakon baten emaitza da.

9 minutuko luzera duen bideoa dokumental erakoa da, non ahots narratzaile batek, azken hamarkadetako filme, bideoklip eta bestelako esanguratsuenetakoen irudiak erabiliz, egungo gazteen analisi sakona azaltzen digun.

Ikerketaren emaitzetako batek dioenaren arabera, gazteen izaera aldaketek bizi garen munduan eragina izatera iritsi daitezke, 18 eta 24 arteko adina influentziagarriena izanik. Talde hau, gazteagoek eredu bezala ikusten dute, nagusiagoek aldiz inspirazio bezala.

Bestalde, beraiek omen dira munduan zehar modan zer dagoen erabakitzeko ahalmena daukatenak, hain argi ez dagoena da, beraiek guzti honetaz konsziente diren edo ez.

Bideoa inspiratzailea da, musika eta irudien arteko konbinaketa gustuz egina dago, hasieratik bukaerara mantentzen zaitu adi-adi begiak irekita. Misteriotsua, ez dakizu zehazki zer ikusten ari zaren, baina somatzen da marketing kanpaina baten kutsua ere.

Bertan esaten direnak baloratzea, eta beraiekin ados zatozen ala ez erabakitzea zure esku geratzen da. Saiatu zaitezke ere euskal gazteriarekiko aldeak topatzen. Horrelakoak al dira? Ala gara?

Aurrera!

Bideoa burutzeko burututako ikerketa lanari buruzko informazio gehiago izan nahi ez gero, ondoko link-ean txostena osorik deskargatzeko aukera daukazu:

http://www.osonhobrasileiro.com.br/indexn.php