Category Archives: Literatura

Kultura bonua

Gabonak iristear dira eta duela urte batzuetatik hona bezala, aurten ere Eusko Jaurlaritzak KULTURA BONUA delakoa jarri du salgai. Urtero bezala ere, txartela  25 eurotan erosten da kutxazainetan, eta ondoren 40 euroko balioa du kulturan kontsumitzeko. Hortaz, 15 euroko “oparia”.

 

 

“Opariak egiteko garaia den honetan, kultura kontsumituz egitea du helburutzat kanpaina bikain honek. Urtean zehar ordea, kultura kontsumitzea baloratzen ez duen jendeak, bestelako jarrera bat izateko balio ote du ekimen honek?”.


Durangoko euskal liburu eta diska azoka

Datorren abenduaren 4ean emango zaio hasiera 1965 urteaz geroztiz antolatzen den Durangoko euskal liburu eta diska azokari, eta hilaren 8 arte irekita egongo da Landako erakustazokan.

Urtero bezala, sarrera doakoa da eta 10:30etarik eta 20:00etara irekita egongo da. Topaketa aukera ona izaten da urteko nobedadeak eskuratzeko, norberaren idazle kuttunenak alea sinatzeko, betiko klasikoak prezio onean erosteko, zein hurrengo urteko egutegi originalena aurkitzeko.

Aldizkariak


Mundu osoko diseinua, negozioak eta kultura bezalako jaiak jorratzen dituen aldizkaria eta web orria da Monocle.

Ondoko argazkian ikusi daitekeen bezala, maketazio, ilustrazio eta argazki zainduekin azaltzen dira bertan garatzen diren artikulu guztiak.

2007an sortu zuen Tyler Brûlé kazetari kanadiarrak eta ordutik mundu osoko sortzaileentzako informazio eta inspirazio iturri bezala ederki funtzionatzen darabil.

Aldizkariaz aparte, marka eta diseinatzaile zehatz batzuekin egindako hitzarmenei esker, produktu bereziak saltzen dira web bidez.

Ling hegazkin konpania baten (Vueling) aldizkaria da eta ohiko liburua ahaztu ez badara ere, interesgarria egiten da berau irakurtzea. Aurreko ereduan bezala, bertan ere estiloa benetan zaindua da. Bertako artikuluak batez ere leku eta tokien inguruan aritzen dira, baina beti ere, bertako ez-ohiko gaiak azaltzen direlarik. Irakurketa beste nonbaiten jarraitzea doakoa da.

Estiloa gustoko izatekotan, esaterako VICE, NEO2, Vanidad, The Balde zein *Wallpaper aldizkariak irakurtzea ere baduzu.