Category Archives: Zinea

FAS. Apirila-maiatza-ekaina

Berriz ere FAS zineklubaren proposamenaren berri.

Hiruhilabete honetarako programaturikoan zuzeneko musika izango duen Fritz Lang zuzendariaren METROPOLIS filme klasikoaren emanaldia, joan den hilabeteetan zineetan izan zen STELLA pelikula eta FANT jaialdiaren harira izango diren filmeak nabarmentzekoak dira.

Azpiko irudian proposamen guztiak ikusgai:

FAS. Urtarrila-otsaila-martxoa

Aurreko batzuetan ere bertan aipatu izan den Bilbaoko FAS zineklubak, martxoak 27ra bitartean, programaturiko filmeak gaur hemen.

Melankolia

Batzuren hitzetan urteko filme onena omen da Melankolia edo “Melancholia”, Lars Von Trier zuzendari danimarkarraren azken filma. Gogoratzekoa da joan den Cannes-eko zinemaldian sorturiko polemika hura, zein filme honen aurkezpenerako antolatutako prentsaurrekoan izan zen.

Dena (argi, irudi, soinu, mugimendu, kolore, keinu, aurpegi, gorputz, dantza) gustuz egina azaltzen da begi aurrean, eta Kirsten Dunst eta Charlotte Gainsbourg-ena, apartekoa.

Kalearen Garrasia Alhondigan

Urriaren 28an hasiera eman zitzaion “Kalearen garrasia” delako erakusketari. Berarekin batera pelikula emanaldiak, kontzerturak, adituekin solasaldiak, eztabaidak eta bestelakoak egongo dira Bilbaoko Alhondigan, denak ere krisiak sorturiko giroaren inguruan izango direlarik.

Krisialdi ekonomikoa, soziala edo bestelakoaren inguruko hausnarketa sortzearen helburuarekin antolatzen da, baina ez horretarako egun bizi dugunari begiratuz, baizik eta 70. eta 80. hamarkadetara atzera begirada bat botatzearen ariketa proposatzen dute lanaren komisariek.

Informazio +

Zinebi 2011

Zinebiaren 53. edizioa laster hasiko da, hain zuzen ere, azaroaren 11 eta 18 artean ospatuko da Bilbon. Aurretik, Prezinebi delakoa izango dugu, zein joan den ostiralean, azaroak 4 abiatu zen eta 11rarte luzatuko den.

Zinebi Bilboko zine dokumental eta laburmetraia nazioarteko zinemaldia da, eta irakurri bezala aurtengoa 53. edizioa du. Emanaldiak Arriaga aretoan, Alhondigan, Guggenheim museoan, Gran Via-ko BBK aretoan eta Getxoko Kultura gelan izango dira.

Programazio osoa kontsultatzea komeni da, benetan proposamen interesgarriak daudelako. Web orrian edota hemen bertan zure eskura:

programazaioa2011

Zinea

Ohiko zine aretoetaz gain, Bilbo handian badira zinema zaleentzat beste hainbat toki. Hauetan, munduko zinema festibal garrantzitsuenetan sarituak izan diren filmak ikusteko aukera izaten da, besteak beste. Ikusteaz gain, askok aurretik edo ondoren, filmen inguruko eztabaida eta mahai inguruak ere antolatzen dituzte, askotan zazpigarren arteko adituak direnekin.

Gure inguruko zinema areto gehienak ixten ari diren garai honetan, benetan ezinbestekoa bihurtzen da beste hauen programazioa kontsultatzea eta bertara hurbiltzea.

antiguo cine espectadores

(argazkia: http://imageshack.us/photo/my-images/52/inugteresa.jpg/)

CineClub Fas 1953.urtean bere iharduera hasi zuen elkarte kulturala da. Gaur egun Estatu Espainolean funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da eta Europako bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute zinekluba eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Beraien eginkizunik garrantzitsuentzat, zinemaren lagunei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa osotzea da, hiru ildo nagusi hauek jarraituz: 1. Bilbon estreinaldirik izan ez duten pelikulen jatorrizko bertsioak gaztelerazko subtituloekin eskeintzea. 2. Pelikula aintzindariak berreskuratzea. 3. Zinemaren munduan mugitzen diren zinegile eta ikerlariak emanaldietara ekartzea. Emanaldi guztiak solasaldi batekin amaitzen dira. Bertan pelikulak eratzeko prozesuan parten hartzen duten elementu tekniko eta artistikoak aztertzen direlarik. Horretaz gain liburutegi zerbitzu osotu bat eskaintzen dute (urte osoan zehar zabalik); entziklopediak, mila liburu baino gehiago eta milaka aldizkari berezitu.

Informazio gehiagorako jo beraien web orrira, benetan erabilgarria da eta euskeraz zein gazteleraz kontsultatu daiteke bertako informazio guztia.

cineclub-fas logo

Antzeko ideia batekin, Basauriko Social antzokiak ere eskaintza interesgarria luzatzen digu. Gai espezifiko batean zentratzen diren zine zikloak antolatu ohi dituzte bertan, esaterako orain ‘Beste sexualitateak’ deituriko zikloa dago martxan. Izenak dioen bezala giza sexualitatea anitza da (homosexualitatea, transexualitatea, sexualitatea zahartzaroan, etb.) eta hori azaltzen duen pelikula sorta eskaintzen da zikloan. Horretaz gain, azpimarratzekoa ere ‘Ibaigane zinema’-ren barruan ikusgai egoten diren filmak, gainera duela gutxitik metroa bertara iristen da, hortaz oraindik hurbilago geratzen da Basauri kanpotarrentzat.

basauri-social-antzokia

argazkia: eitb.com

Informazio eguneratua Social Antzokiko web orrian edota facebook perfilean.

Bukatzeko filme interesgarriak eskaintzen dituzten beste protagonista batzuk:

Bilbao Arte fundazioa: berriki zine zikloak eskaintzen hasi da: http://bilbaoarte.org/cms/?cat=32&lang=eu

Bilboko Arte Ederretako museoaren zinemateka.

Alhondiga Bilbaoko zinemateka