Tag Archives: Camp in my garden

CouchSurfing eta Camp in my garden, ohiko ostatuei alternatiba

Duela gutxiko post bat udarako planen inguruan aritu zen. Besteak beste, bidaia nola antolatu, zelan iritsi, bertan zer bisitatu, gaua non igaro, etb. aipatu ziren. Horren harira, gaurko post berri hau, zein ohiko ostatu edo aterpetxeetan gaua pasa nahi ez dutenei zuzenduta doan.

couchsurfing marrazkia

argazkia: http://mateway.wordpress.com/

CouchSurfing eta Camp in my garden ekimenak ezagutzeko aukera dator hemen.

CoachSurfing 2004. urtean sortu zen, mundu osoko bidaiariak konektatzen dituen, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Kideek kultura, adiskidetasuna eta esperientziak konpartitzeko erabiltzen dute sistema hau, abegikortasuna eta ulermen kulturala oinarritzat izanik.

Couchsurfing delakoaren bidez, sarean aurretik erregistraturiko kideek, beste leku batzuetako pertsonak kontaktatu ditzakete eta beraien sofatan lo egin. Horretaz gain, perfil pertsonala betetzean adierazitakoaren arabera, ‘anfitrioiek’ lo egiteko leku bat besteen esku jartzeaz gain, bestelakoak ere eskaini ditzakete. Esaterako lekuko gida paregabea izateko gonbidapena egin ahal dute.

Ostatua, adiskidetasuna eta laguntza heldu berri zaren leku ezezagun batean. Turista gidek kontatu ohi ez dutena bertako biztale batengandik ikusteko aukera, eta aldi berean, etorkizunean agian laguna bihurtuko den pertsona berri bat ezagutzeko era.

Informazio gehiagorako jo beraienera: http://www.couchsurfing.org/

////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Camp in my garden duela bi hilabete inguru sortu zen munduko lorategi kanpin elkarte bakarra da. Elkarteko kideek  beraien etxeko lorategia eskaini dezakete gainontzeko erabiltzaileek lo egiteko erabil dezaten, kanpaleku bat balitz bezala.

Ekimena Erresuma Batutik dator, seguru asko bertako etxebizitza motarengadik beste leku batzuetan baino arrakasta handiagoa izaten ariko da, baina zergatik gure herrietako baserriek inguruan dituzten landak kanpin-dendaz beterik ikusteko aukerari uko egin? Aurreko ekimenean bezala, jendea ezagutzeko aukera polita izan daiteke hau ere.

mujer sentada en camping en el jardin

argazkia: http://www.maidenhead-advertiser.co.uk/news/article-21566-out-of-work-chartered-surveyor-creates-camp-in-my-garden-website/

Informazio gehiagorako jo bertara: http://campinmygarden.com/

Bukatzeko, iniziatiba hauetako edozeinetan parte hartzea guztiz doakoa dela gogoratzea besterik ez.

Animatu parte hartzera!