Category Archives: Musika

Kultura bonua

Gabonak iristear dira eta duela urte batzuetatik hona bezala, aurten ere Eusko Jaurlaritzak KULTURA BONUA delakoa jarri du salgai. Urtero bezala ere, txartela  25 eurotan erosten da kutxazainetan, eta ondoren 40 euroko balioa du kulturan kontsumitzeko. Hortaz, 15 euroko “oparia”.

 

 

“Opariak egiteko garaia den honetan, kultura kontsumituz egitea du helburutzat kanpaina bikain honek. Urtean zehar ordea, kultura kontsumitzea baloratzen ez duen jendeak, bestelako jarrera bat izateko balio ote du ekimen honek?”.


Eramateko musika

Concert à emporter” frantsesez edo “a take away show” ingelesez. Eramateko musika litzateke euskarazko bertsioan.

Ondorengo hauek kontzertu bereziak gertatzea posible egiten dituztenetako batzuk dira, ereduak harturik, urrunetik hona, igo bolumena eta ireki begiak!

La Blogothèque

Ideiaren bertsio frantsesa da. Hemen suediarra den Lykke Li abeslariak eta El perro del mar taldeak San Frantziskoko kaleetan eskainitako emanaldia.

Black Cab Sessions

Erresuma Batuko bertsioa eta musikariak zein poetak dira hemen protagonista. Bertako taxi famatuek ematen diote izena proiektuari eta gehinetan antzezleak Londoneko kaleetan zehar bidaiatzen doazela ospatzen dira.

Beach House bikote estatu batuarraren bertsioa:

Mapa Sonoro

Espainiako telebista publikoaren saioa da hau, beraien hitzetan “road movie” itxuran eginikoa. Besteak bezala, honetan ere kontzertuetarako espazio eta une bereziak aukeratzen dituzte, baina horretaz gain, elkarrizketa laburrak ere izaten dira.

Chico y Chica talde Bilbotarraren eta Mursegoren agerraldiak bertan zelan izan ziren ikusteko aukera izan zen aurreko post batzuetan. Oraingoan Astrud trenean bidaiean doazela hasten den saioa:

Orain

Hurbilen geratzen zaiguna da hau. Ez dira besteak bezala esklusiboki bideo musikaletan aritzen, baina tartean hau bezalakoak ere eskaintzen dituzte.

Gora Japon Bilbotarrak:

Kalearen Garrasia Alhondigan

Urriaren 28an hasiera eman zitzaion “Kalearen garrasia” delako erakusketari. Berarekin batera pelikula emanaldiak, kontzerturak, adituekin solasaldiak, eztabaidak eta bestelakoak egongo dira Bilbaoko Alhondigan, denak ere krisiak sorturiko giroaren inguruan izango direlarik.

Krisialdi ekonomikoa, soziala edo bestelakoaren inguruko hausnarketa sortzearen helburuarekin antolatzen da, baina ez horretarako egun bizi dugunari begiratuz, baizik eta 70. eta 80. hamarkadetara atzera begirada bat botatzearen ariketa proposatzen dute lanaren komisariek.

Informazio +

Bilboloop 11′

Bilboloop Bilbotar musika jaialdiaren lehenengo ediziotik hamar urte pasa direla ospatzeko, jaia izan zen atzo Bilboko Kafe Antzokian. Hortarako Audience-ko Hannot eta Gaizka, Planetaleta vs Gurru, Tom BoyleLe Noise,  Split 77SouvenirOrnamento y Delito eta Munlet aritu ziren kontzertuan.

Doakoa izan zen festa, datorren azaroaren 18 eta 19an ospatuko den jaialdiaren aurkezpenerako balio izan zuen ere.

Bi egunetarako bonuak salgai daude jada!

Denok gazte izan nahi dugu

Ikustear zauden bideoa, “Denok gazte izan nahi dugu” (“We All Want To Be Young”), Brasilgo BOX1824 enpresak, zeinek kontsumo ohiturak eta tendentziak aztertzen dituen, eginiko ikerketa sakon baten emaitza da.

9 minutuko luzera duen bideoa dokumental erakoa da, non ahots narratzaile batek, azken hamarkadetako filme, bideoklip eta bestelako esanguratsuenetakoen irudiak erabiliz, egungo gazteen analisi sakona azaltzen digun.

Ikerketaren emaitzetako batek dioenaren arabera, gazteen izaera aldaketek bizi garen munduan eragina izatera iritsi daitezke, 18 eta 24 arteko adina influentziagarriena izanik. Talde hau, gazteagoek eredu bezala ikusten dute, nagusiagoek aldiz inspirazio bezala.

Bestalde, beraiek omen dira munduan zehar modan zer dagoen erabakitzeko ahalmena daukatenak, hain argi ez dagoena da, beraiek guzti honetaz konsziente diren edo ez.

Bideoa inspiratzailea da, musika eta irudien arteko konbinaketa gustuz egina dago, hasieratik bukaerara mantentzen zaitu adi-adi begiak irekita. Misteriotsua, ez dakizu zehazki zer ikusten ari zaren, baina somatzen da marketing kanpaina baten kutsua ere.

Bertan esaten direnak baloratzea, eta beraiekin ados zatozen ala ez erabakitzea zure esku geratzen da. Saiatu zaitezke ere euskal gazteriarekiko aldeak topatzen. Horrelakoak al dira? Ala gara?

Aurrera!

Bideoa burutzeko burututako ikerketa lanari buruzko informazio gehiago izan nahi ez gero, ondoko link-ean txostena osorik deskargatzeko aukera daukazu:

http://www.osonhobrasileiro.com.br/indexn.php

Ace Norton

Iragarki eta bideoen zuzendari gazte kaliforniarra.

SantoGold, LCD Soundsystem, She & him, The Sounds eta Norah Jones bezalako artistentzat lan egin izan du bideoak eginez.

Bere lanaren eredutzat, Darwin Deez-entzako, eginiko Radar Detector tituludun bideo inspiratzaile hau:

http://vimeo.com/9797507

Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero:

http://www.acenorton.com/ACENORTON.COM/home_2.html