Category Archives: Gastronomia

Janari japoniarra

Estatuko beste hiri batzuetan ez bezala, orain arte zaila zen japoniar janaria eskaintzen zuen jatetxe bat hemen aurkitzea, baina badirudi pixkanaka hori ere aldatuz doala. Hala, urrutiko jaki hauekiko, era guztietako jendearen interesa ere pizten hasi da, gero eta zale gehiago biltzen ari dela ikus daiteke. Hau neurri batean gure artean irekitzen ari diren kalitatezko janaria eskaintzen duten jatetxe berriei esker dela dirudi.

Orain, hemen, bi: Bilboko SUMO eta SHIBUI.

SUMO antzinako auzoko janari denden estiloan aurkezten da, bere Ledesma zein Pozas kaleko dendetan. Janaria beste edonora (“take away”) eramateko prestatzen dute, nahiz eta bertan jateko pare bat banku ere izan. Sushi-an espezialistak dira, zure aurrean prestatzen dizutelarik, eta beste hainbat plater berezi ere dituzte zure eskura bertan (sopak, arrozak, pastak). Horretaz gain, Japoniako produktuak ere dituzte salgai, Kikkoman saltsak, Mochi pastelak edo Sapporo garagardoak esaterako.

sumo bilbaoArgazkia Ledesmako dendan egina da eta http://elviejoclub.blogspot.com blog-etik hartua dago.

Besteari dagokionez, SHIBUI, Bartzelonakoaren biki Bilbotarra litzatekeela esan daiteke. Dirudienez, ez-ohiko jatetxea, maila altuko jatetxea baizik. Prezioa ere besteena baino pixkat altuagoa da, baina dirudienez benetan gomendagarria da, hala nola, bertako dekorazioa ere ikustekoa omen da, zein Susana Ocañak egin duen. Beste blog honetan irakurri dugunaren arabera, jatetxearen espazioak 600 metro karratu baino gehiago ditu eta ohiko jatetxeaz aparte, pintxoak eta koktelak eskaintzeko lekua ere ditu. Etorkizunean terraza bat ere irekiko omen dute.

shibui bibaoArgazkia ere http://www.espacioactitudes.com/am/actitudes-onblog/283-luces-y-sombras-en-shibui.html blog-etik hartua dago.

Madrili dagokionez, gomendagarriak dira: Avila kalean dagoen NAOMI, Chueca auzoko Erregina kaleko JANATOMO eta Echegaray kaleko AKI. Bartzelonan blog honetan aurretik aipatu izan diren: MIKASA eta KOYUKI (Còrsega kaleko 242. zenbakian).

“Duela urteak jatetxe txinatarrak baziren bertako gastronomiak eskaintzen ez zituen zaporeak eta egiturak  gure artera hurbiltzen zituena, egun beste herrialde asiatarrak hartzen ari dio martxa”.

Bartzelona

Bartzelonara joatekoa bazara, hona hemen gida txiki bat:

Tabernak/Jatetxeak

Park Hotela

Frantzia geltokiaren aurrean dagoen hotel txiki bat da, beheko partean taberna interesgarri bat dauka.

Cosmos jatetxe kafetegia

Rambletan (“Plaza Real”-aren parean) dagoen 60. hamarkadako estetika duen lekua, garagardo bat edateko bikaina.

– Santa Marta Barceloneta

Entsaladak eta beste hainbat plater interesgarri, koktel onak (Spritz eta Negroni esaterako) edalontzi handian eginak eta inguru modernoan. Bartzelonetako hondartzaren aurrean.

Grau i Torras, 59 Barcelona

XiX taberna. Gins eta Koktailak

“Bartzelonako euskal gintonik onenak bertakoak omen dira”.

– El Velodromo

Hiriko istoria gehien duen lekuetakoa omen da, edozein ordutan jan ahalko duzu bertan, ekintza kulturalak burutu edota traguren bat edan. Benetan polita.

k/Muntaner 213 Barcelona

– Xador txokolategia

Txokolateak, bazkariak eta afariak estetika modernista duen Born-eko lokal hontan, Santa Maria del Mar elizatik oso hurbil.

Woki

Jatetxe kate honetako lokaletan, aldez aurretik orri batean ixak jarriz aukeratu dituzun produktuekin jatekoa prestatzen dute zure begibistan. Minutu gutxitan kaxatxo batean eskatu duzuna jateko prest daukazu, bertan jateko zein beste nonbaitera eramateko bikaina da. Prezioz ondo dagoen edaria+janari konbinatua eskaintzen dute.

Lokal berdinean beraiek erabiltzen dituzten produktuan saltzen dituzte ere.

– Mundial taberna

Born auzoko klasiko bat da hau. Taberna xumea, alaia eta polita da. Beti dago jendez gainezka. Bertan garagardoak eta “tapak” dira jateko ohikoena, barran zein jantokian.

Sant Agustí Vell plaza, 1. Barcelona

– Joanet taberna eta jatetxea

Mundial tabernatik oso hurbil, estilo berdinekoa.

Pim Pam plats

Born auzoko “take away”-a da hau. Rec kaleko 18an dago. Bertan ere jatea badago, kalera begira dituen txokoetako batean.

– Guixot jatetxea

Rabal auzoan dagoen entsaladak, bokatak eta crep-ak jateko leku bikaina. Nahiz eta mahai asko izan, gaztez beterik egoten da eta ohikoa izaten da tokia izateko itxaron behar izatea. Eguerdian menua izaten dute ere. Eta erakusketak izaten dituzte ere.

Larunbatetan 1:30etararte irekita izaten da.

k/ Riereta, 8.  Barcelona

– Obsessions del Raval

Guixot tabernaren aurrean, jateko antzeko gauzak eskaintzen ditu.

Limbo

Menua eta karta eskaintzen dituen jatetxea. Egungoa baina antzinako altzariekin. “Gotico” auzoan.

– L’angolo dei sapori

Italiar jakien denda eta jatetxea. Italiar jatorriko jabeduna. Gran Via de les Corts Catalanes kaleko 471. zenbakian dago.

– Can Miserias jatetxea

Bikote jator batek zuzentzen duen jatetxe honek, etxeko janaria eta kataluniarra eskaintzen ditu. Emakumea alemaniar jatorrikoa da eta sukalde barruan aritzen da, gizona kataluniarra da eta jendea serbitzen aritzen da.

Benetan goxoa “salmoi tartar”-a eta berarekin ateratzen den gurin eta ogia.

Mikasa jatetxe japoniarra

Bartzelonan dagoen benetako japoniar jatetxe bat esan ahalko genukeen bat. Ez daukate sushirik, baina bai eguneko platera delakoa 8 eurotan. Eixample esquerra gunean.

– Koyuki jatetxe japoniarra

Hau lehenago aipatutakoen taldean egongo litzateke ere. Liburuz betea dago, aldizkariak eta manga japoniarrak edonon. Còrsega kaleko 242. zenbakian. Aurrekoa baino zertxobait garestiagoa eta sushia eta arraina ere jangai.

Elche jatetxea

Apolo aretoaren atzean dago. Edonolako paeila eta arrozak benetan ondo prestatzen dituzte. Benetan probatu beharrekoa “arroz caldoso con bogavante”.

– Jaica taberna

Garagardo eta tapen taberna, Barceloneta gunean. Oso giro ona barruan zein kanpoaldean, non mahaiak eta ahulkiak izaten diren.

Ginebra kalea, 13

– Borrell taberna

Bartzelonako Paraleloa delakoan (avinguda del paralel, 84). Kabaret garaikoa den eta irekita jarraitzen duen taberna bakarra da. Garaiko dekorazio modernistaduna eta giro bikainekoa.

– La bella napoli

Poble sec auzoko pizeria. Bartzelona osoko goxoenak izatearen fama daukate. Bertako hormak jabeen eta langileen argazki beterik daude, non jende ospetsuarekin agertzen diren (Barça taldeko kideak, antzezleak, etb.). Aldez aurretik deituz erreserba egitea komeni da.

k/ Margarit, 12. Barcelona

Gresca

Rafa Peña sukaldaria buru bezala duen jatetxe bikaina. Dastatzeko menua edozein kabarekin da gomendagarriena bertan.

– Boadas kokteleria

k/ Tallers, 1

– Dry Martini

k/ Aribau, 162-166

– Negroni

k/ Joaquim costa, 46

– Gimlet

k/ Santaló, 46

Museos eta antzekoak

Poble Español

Mies Van der Rohe pabiloia

Design HUBB

Picasso Museoa*

CCCB (Centre de cultura contemporània de Barcelona)*

Museu d’Art Contemporani de Barcelona*

Fundació Joan Miró*

Fundació Antoni Tàpies*

Fundació Caixa Catalunya-La Pedrera*

Museu Nacional d’Art de Catalunya*

*Interesgarria da articket txartela erostea, * duten zazpi museoetara bisita egitea pentsatzen denean.

Colonia Güell

Palau de la música Catalana

Palau Güell

Casa Batllo

Vueling hegazkin txartela aurkeztean %10eko deskontua izango duzu.

Refugio 307

Guda garaiko babeslekua. Interegarria da bertara egiten den gidaturiko bisitaldia, aldez aurretik izena eman behar da.

Museu del Modernisme Catala

Palacio y jardines de Pedralbes

– Sant Pau ospitalea

Arts santa mònica

Foment de les Arts i del Disseny

** Leku hauetako askotara sartzeko, Bartzelonako liburutegi sareko bazkide txartela aurkeztean deskontua lortzen da.

Erosketak

Muji

Rambla de catalunya, 81

Compagnie francaise de l’orient et de la chine

k/ València, 225