Tag Archives: Zawp

Bitxikeriak

Astelehenean Parisko ‘Le marché aux puces‘era ibilaldia, asteartean atsedena hartu. Asteazkenean Bartzelonako ‘Els Encants Vells‘-era traste zahar bila, ostegunean astebururako indarrak hartzeko asmoaz atsedena berriz. Ostiralean berria den zerbaiten bila ‘Encants’-era bisita berriro ere, larunbatean Londoneko ‘Portobello Market‘-era egunpasa eta bukatzeko, igandean Madrileko ‘Rastro‘-ra edo Berlineko azokaren batetara txangoa.

Baina eta Bilbon, ba al dago gauza berezien zaleentzako halako mundurik?

Bai noski!

Hona hemen gure inguruan antolatzen diren azoketako batzuk:

– Hileko lehenengo larunbatetan ‘2 de mayo kaleko azoka‘ antolatzen du bertako izen bera daraman elkarte kulturaleko jendeak. Egun hortan kaleko autoak kentzean agertzen den espazioan diskak, arropa, altzariak, apaingarriak eta beste hainbat gauza saltzen dituzten postuak jartzen dira. Norberak nahi duena eraman dezake, beti ere aldez aurretik izena eman badu. Horretaz gain, 2 de mayo kaleko denda gehienek ere eskaintza berezia izaten dute eta anbiente ezinhobea egon ohi da. Eta batez ere, ez ahaztu maiatzeko ediziora joatea, kaleari, azokari eta elkarteari izena ematen dioten hilea dela ospatzeko, ohiko denaz gain dj-ak (bertan parte hartzen duen taller del soho-ren bideoa), koktelak, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintza antolatzen bait dira

Jon Aspuruk egindako bideo polit hau irudiak jartzeko:

– Hileko azken igandeetan Zorrozaurre aldean, Zawp-en, ‘Open Your Kolektiboa‘-k, auzokide zein kanpotarrek geldirik daukaten guztia martxan jartzeko gonbidapena egiten du. ‘Open your kolektiboa’ kaxoiean gorderik ideia bat bera ere ez geratzea bilatzen duen ekimena da. Kolektibo honek 2009ko abenduan ospatu zuen lehenengo ‘Ganbara’, eta auzoaren dinamizazioa bilatzen zuen berarekin. Izan ere, nahiz eta aste bitartean eremuan oraindik geratzen diren industria arrastro gutxiaren martxa somatzen zen, asteburuan beraien auzoa ia hilik sentitzen zuten bertakoek. Horri erantzuna emateko ‘Open Your Ganbara‘ jaio zen, eta 2011ko maiatzerarte ospatu izan da. Egun denboraldiko etenaldia egin dutelarik.

– ‘Mercado de gangas‘ izena hartzen duena ere ospatzen da Bilbon, behintzat, urtean birritan. Izan ere, ospatzeko aukeratuak izan diren ostiral eta larunbatean euria eginez gero baliteke antolatzaileek, hau da, Alde Zaharreko merkatarien elkarteak, berriro ere antolatzea erabakitzea. Bi egunotan, denda gehienek denboraldiari bukaera emateko arropa prezio merkeetan eskaintzen dute denda kanpoan jarritako postuetan. Normalean martxoan eta urrian izaten da zita, esan bezala, negua eta uda bukatzean, beherapenez bidez denboraldiari benetako amaiera emateko.

– Eta hirugarren aukera bezala, sarrien ospatzen dena eta gehienentzako ezaguna izango dena: plaza Berriko iganderoko azoka. Izan ere ez da batere plan txarra izaten bertako animaliak, landare eta loreak, txanpon eta billeteak, mineralak zein beste hainbat gauzen artean paseoan ibiltzea, edota zergatik ez, haurtzaroko oroitzapenak gogora ekartzea, haurrek guk umetan egiten genuen bezala kolekzioa osatzeko kromoak zelan aldatzen dituzten ikusiz, txibierro batzuk jan bitartean.

Dudarik gabe, traste zaharrak, bitxikeriak edota aparteko objetuak eta merkealdiak bilatzen dituztenentzako izen ezagunak izango dira guzti horiek, bertakoak zein kanpokoak.

Baina eta zuk, ba al duzu azoketara joateko ohitura? Zein da bisitatu ohi duzuna? Zer topa daiteke bertan? Zer da bertan topatu duzun gauzarik kuttunena?

Open Your Ganbara-abendua

Hileroko azken astebururo bezala (oraingoan gabonak direla eta pixkat aurreratuta), berriro ere auzokide eta kanpotarrak geldirik daukagun guztia martxan jartzeko bildu egin ginen.

Zer da OPEN YOUR KOLEKTIBOA?

Open Your Kolektiboa OPEN YOUR GANBARA proiektu puntualaren grafika egiten ari ginela jaio zen. Kaxoiean ezer ez geratzea du helburutzat. Open Your Kolektiboa gauza askoren batura gara.

GANBARA ez errepikatu beharreko proiektu puntual bezala sortu zen 2009ko abenduan, ZAWP Bilbao proiektuaren lehenengo pabiloiean. Ondoren, 2010ko urtarrilean, parte-hartzaileen nahiak errepikatzea ahalbidetu zuen.

Denbora pasata, auzokideekin, ZAWP proeiktuko jendearekin, lagunekin eta beste askorekin hitz eginez, 2010ko irailean berriz egitearen ideia gustatu zitzaigun. Hortik aurrera, hileroko azken asteburuetan egitea pentsatu genuen, eta horretan gara.

GANBARA hil daitekeen proiektua da edota auzokideek beraiena egin dezaketena. Baina dena delakoa izanda ere, kaxoiean gorderik ezer ez uztearen proiektua izango da.

Ideiak kaleratu nahi al dituzu?
Jar zaitez gurekin kontaktuan:
openyourkolektiboa@gmail.com

Sorkutza Lantegiak

Aurreko abenduaren 16ean Zorrotzaurren ospatu zen topaketako zenbait argazki.

Sorkuntza Lantegiei buruzko Jardunaldia

Gai-zerrenda:

10:30-11:00 Hasiera

11:00-11:30 Batzarrera joandako gonbidatuen aurkezpen laburra

11:30-12:00 Kultura Saileko ‘Sorkuntza Lantegiak’ izeneko proiektuaren aurkezpena, Pello Gutierrez-en eskutik, Kultura Saileko aholkularia

12:00-13:00 Jesus Carrilleron ponentzia, Reina Sofia Museoko egitarau kullturalen zuzendaria

13.00-14:00 Eztabaida

17:00-18.00  Deustoko Erribera gunetik Ibilaldi/ikustaldia tren turistikoan

18.00-19.00 Bartzelonako Sorkuntza Lantegien ponentzia, Xavier Fina-ren eskutik, ICC-ko aholkularia eta Sergi Diaz, Bartzelonako Udaletxeko Sorkuntza Lantegien proiektuaren koordinatzailea