Category Archives: Lurraldea

Hormen kudeaketarako bulegoa, Madril

Izen bitxidun ekimen honen sortzailea Remedios Vincent da, nor flores en el ático espazioagatik ere ezaguna den. “Flores en el ático” blogean artea eta espazio publikoa nahastearen emaitza diren proiektuak biltzen ditu. Gisa hortako proiektuak gustoko dituen edonork sarritan bisitatu beharreko espazioa da hau.

Hormen kudeaketarako bulegoari (“oficina del gestión del muro”) dagokionez, Remediosek martxan jarri zuen beste proiektuetako bat da. Honen helburua Madrileko kaleetan margoztu nahi duten hiri artistak eta horma edo murruen jabe diren auzotar elkarteak kontaktuan jartzea da. Halanola, bestelako instalazio artistikoak espazio publikoan egitea posible izateko kudeaketa lanak ere bideratzen dituzte. Guzti hori horrela izateko beharrezkoak diren baimenak edukitzeko, Madrileko udalarekin zein beste instituzio batzuekin ere kontaktuan daude.

Azpiko irudi ikusgarriak, artista eta auzotarren artean burututako lanaren eredu dira.

Madrileko hormak margoztuz auzoen estetika hobetzearen aitzakiarekin, hain sarritan ahazturik uzten diren beste auzo horietak0, hirietako biztanle ere diren horiei, artea hurbiltzen zaie. Halako dimentsioko obra baten sortze lanean erabakiak hartzearen aukera ematen zaie, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez. Hori da proiektu honekin, ia inoiz ez bezala, eskaintzen zaiena: beraiek bizi duten auzo eta hiriaren itxura zelakoa izango den erabakitzean, iritzia emateko aukera izatea.

Argazkiak: http://www.albertodepedro.com

Show

Show, 2008an Mapping Worlds-ek martxan jarri zuen proiektua da, sortzaileen hitzetan mundua beste era batera ikusteko sarean dagoen erreferentziazko erreminta da, zeinek datu zehatzak (elkarte ezberdinen iturrietatik jasoak, Amnesty international edo UNICEF esaterako) era berritzailean bikain aurkezten dituen.

Kokapen geografikoaren araberako hiru banaketa nagusi egiten dira datuak antolatzerakoan: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia eta mundua. Ondoren, hauetako bakoitza bost azpitaldetan (gizateria, mundua, negozioak, politika eta egunerokoa) banatzen da, eta azpitalde bakoitzak kontzeptu ezberdinak biltzen ditu.

Erabilera erraza da, kontzeptu hauetako edozein sakatu (aurretik AEB-tan, Japonian zein munduan egonik) eta ze proportziotan topa dezakegun azaltzen zaigu. Adibide bezala munduan ihesaren ondorioz heriotza gehinen non ematen diren ikus daiteke edota azukrea lehengai bezala non aurkitzen den neurri handienean. Mundua azaldutako kontzeptuaren proportzioaren arabera mugimenduan ikusteaz gain, berari buruzko idatzizko informazioa ere ematen da.

Wordle

Honen harira, erabilera oso hedaturik duen datuak errazago ikusteko beste erreminta bat da Wordle.

Datuak eta irudiak, irudiak eta datuak. Askoz gehiago ere David McCandless-en “Information is beautiful” titulua duen liburuan eta web orrialdean. Bitxikeriak eta inspirazioa zure esku.

Parkeak

Tiergarten, Retiro, Hofgarten, Ciudadella, Luxembourg, Vigeland, Central, Lokrum eta Hyde.

Zer ote?

Parkeak.
Bai noski.
Guzti horiek Espainia, Europa zein munduko parkeen izenak dira.
Seguru asko erantzun errazegiko galdera askorentzako.

Jatorri bila…

Parkeak, gure hirietako babesleku edo lasaitasunaren irla bezala ulertzen dira askorengandik. Dirudienez, hiritarrak naturatik hurbil sentitzeko sortu ziren. Askotan, natura erreproduzitzen saiatu ziren eremu murriztu hauetan, urrutiko espezieak bertara ekarririk eraikiz. XIX. mendeko espainiar testu baten arabera, 5.000 biztanle baino gehiagoko hiriak derrigortuak omen zeuden beraien hiritarren gozamenerako parke bat izatera.

Parkeak, itxura, tamainu, forma eta erabilera infinitukoak

Denbora igaronda eta ohiturak asko aldatu direla dirudien arren, parkeen jatorriko erabileretako asko mantendu egiten dira. Oraindik ere txalupan igota laku bat zeharkatzea, iturriek osaturiko irudi ederretaz gozatzea, gure gustura mugitu ditzazkegun burnizko ahulkiak erabiltzea, bankuan eserita egunkaria edo nobela bat irakurtzea, koaderno gorri batean marrazkiak egitea, egunerokoak ditugu.

Tartean erabilera berriak agertzen joan dira ere, hala patinetan aritzea, mundu osoko kirolak partikatzea (“cricket”, “volley-ball”, “parkour”), zuzeneko musika ekitaldiak entzun eta inguruan dantzan aritzea, “yoga” zein “tai-chi” praktikatu, lurrean trazaturiko bide-sareak erabiliz bizikleta bat gidatzea edo korrika egitea, arropa gutxi jantzita eguzkia hartzea, motordun hegazkin txikiak gidatzea, etb.
Denetarik dago gure parkeetan.
Eta hala behar du izan.

Gure bat

Seguru asko, gure hiriko parkerik ezagunena Doña Casilda parkea dugu, ahateen parkea bezala ere ezagutzen dena. Garai hau, udaberria eta udazkenarekin batera, aproposena izan daiteke bere landak betetzeko eta nahi dugun eran berataz gozatzeko.
Zergatik ez lagunen artean adostutako merienda belar gainean jarritako amantalean antolatuz, eguneko azken eguzki izpietaz gozatu?

Inspirazio bezala, duela bi urte inguru, Bilboko hainbat gazteek ospatutakoa:

Edota Bilboko “Chico y chica” taldeak “mapa sonoro” saiorako egindako elkarrizketakoa.

“Parkeak, hirietako biztanleek beraien aisialdian erabiltzeko eremuak bezala sortuak izan zirela ez litzateke ahaztu behar. Hiritarrari eskubide bat bezala, askatusunez gozatzeko eskaintzen zaizkion espazioak”.

Open Your Ganbara·urtarrila

HILABETEKO AZKEN IGANDEA hemen da, hortaz, plan aproposena OPEN YOUR GANBARA-ra hurbiltzea da.

Seguru bilatzen zenuen hori bertan topatuko duzula!

Open Your Ganbara-abendua

Hileroko azken astebururo bezala (oraingoan gabonak direla eta pixkat aurreratuta), berriro ere auzokide eta kanpotarrak geldirik daukagun guztia martxan jartzeko bildu egin ginen.

Zer da OPEN YOUR KOLEKTIBOA?

Open Your Kolektiboa OPEN YOUR GANBARA proiektu puntualaren grafika egiten ari ginela jaio zen. Kaxoiean ezer ez geratzea du helburutzat. Open Your Kolektiboa gauza askoren batura gara.

GANBARA ez errepikatu beharreko proiektu puntual bezala sortu zen 2009ko abenduan, ZAWP Bilbao proiektuaren lehenengo pabiloiean. Ondoren, 2010ko urtarrilean, parte-hartzaileen nahiak errepikatzea ahalbidetu zuen.

Denbora pasata, auzokideekin, ZAWP proeiktuko jendearekin, lagunekin eta beste askorekin hitz eginez, 2010ko irailean berriz egitearen ideia gustatu zitzaigun. Hortik aurrera, hileroko azken asteburuetan egitea pentsatu genuen, eta horretan gara.

GANBARA hil daitekeen proiektua da edota auzokideek beraiena egin dezaketena. Baina dena delakoa izanda ere, kaxoiean gorderik ezer ez uztearen proiektua izango da.

Ideiak kaleratu nahi al dituzu?
Jar zaitez gurekin kontaktuan:
openyourkolektiboa@gmail.com

Ibaiertz faltsuak

Txuspo Poyo-k zuzenduriko mintegia.

Bilbao Arte-n 2010eko azaroaren 15tik 26ra bitartean garatua.

GARATURIKO PROIEKTUA

Mintegian sorturiko lanak, argazkiak eta bestelakoak biltzen dituen blog-a.

HETEROTOPÍAS – Hirigintza eta parte-hartzea

ABENDUAK 2-4 HIRIGINTZA eta PARTE-HARTZEAREN HIRUGARREN TOPAKETA

Honen harira, Lur paisajistetako Iñigo Seguralarekin bi egunetako tailerrean garaturiko proiektu laburra:

Bartzelona

Bartzelonara joatekoa bazara, hona hemen gida txiki bat:

Tabernak/Jatetxeak

Park Hotela

Frantzia geltokiaren aurrean dagoen hotel txiki bat da, beheko partean taberna interesgarri bat dauka.

Cosmos jatetxe kafetegia

Rambletan (“Plaza Real”-aren parean) dagoen 60. hamarkadako estetika duen lekua, garagardo bat edateko bikaina.

– Santa Marta Barceloneta

Entsaladak eta beste hainbat plater interesgarri, koktel onak (Spritz eta Negroni esaterako) edalontzi handian eginak eta inguru modernoan. Bartzelonetako hondartzaren aurrean.

Grau i Torras, 59 Barcelona

XiX taberna. Gins eta Koktailak

“Bartzelonako euskal gintonik onenak bertakoak omen dira”.

– El Velodromo

Hiriko istoria gehien duen lekuetakoa omen da, edozein ordutan jan ahalko duzu bertan, ekintza kulturalak burutu edota traguren bat edan. Benetan polita.

k/Muntaner 213 Barcelona

– Xador txokolategia

Txokolateak, bazkariak eta afariak estetika modernista duen Born-eko lokal hontan, Santa Maria del Mar elizatik oso hurbil.

Woki

Jatetxe kate honetako lokaletan, aldez aurretik orri batean ixak jarriz aukeratu dituzun produktuekin jatekoa prestatzen dute zure begibistan. Minutu gutxitan kaxatxo batean eskatu duzuna jateko prest daukazu, bertan jateko zein beste nonbaitera eramateko bikaina da. Prezioz ondo dagoen edaria+janari konbinatua eskaintzen dute.

Lokal berdinean beraiek erabiltzen dituzten produktuan saltzen dituzte ere.

– Mundial taberna

Born auzoko klasiko bat da hau. Taberna xumea, alaia eta polita da. Beti dago jendez gainezka. Bertan garagardoak eta “tapak” dira jateko ohikoena, barran zein jantokian.

Sant Agustí Vell plaza, 1. Barcelona

– Joanet taberna eta jatetxea

Mundial tabernatik oso hurbil, estilo berdinekoa.

Pim Pam plats

Born auzoko “take away”-a da hau. Rec kaleko 18an dago. Bertan ere jatea badago, kalera begira dituen txokoetako batean.

– Guixot jatetxea

Rabal auzoan dagoen entsaladak, bokatak eta crep-ak jateko leku bikaina. Nahiz eta mahai asko izan, gaztez beterik egoten da eta ohikoa izaten da tokia izateko itxaron behar izatea. Eguerdian menua izaten dute ere. Eta erakusketak izaten dituzte ere.

Larunbatetan 1:30etararte irekita izaten da.

k/ Riereta, 8.  Barcelona

– Obsessions del Raval

Guixot tabernaren aurrean, jateko antzeko gauzak eskaintzen ditu.

Limbo

Menua eta karta eskaintzen dituen jatetxea. Egungoa baina antzinako altzariekin. “Gotico” auzoan.

– L’angolo dei sapori

Italiar jakien denda eta jatetxea. Italiar jatorriko jabeduna. Gran Via de les Corts Catalanes kaleko 471. zenbakian dago.

– Can Miserias jatetxea

Bikote jator batek zuzentzen duen jatetxe honek, etxeko janaria eta kataluniarra eskaintzen ditu. Emakumea alemaniar jatorrikoa da eta sukalde barruan aritzen da, gizona kataluniarra da eta jendea serbitzen aritzen da.

Benetan goxoa “salmoi tartar”-a eta berarekin ateratzen den gurin eta ogia.

Mikasa jatetxe japoniarra

Bartzelonan dagoen benetako japoniar jatetxe bat esan ahalko genukeen bat. Ez daukate sushirik, baina bai eguneko platera delakoa 8 eurotan. Eixample esquerra gunean.

– Koyuki jatetxe japoniarra

Hau lehenago aipatutakoen taldean egongo litzateke ere. Liburuz betea dago, aldizkariak eta manga japoniarrak edonon. Còrsega kaleko 242. zenbakian. Aurrekoa baino zertxobait garestiagoa eta sushia eta arraina ere jangai.

Elche jatetxea

Apolo aretoaren atzean dago. Edonolako paeila eta arrozak benetan ondo prestatzen dituzte. Benetan probatu beharrekoa “arroz caldoso con bogavante”.

– Jaica taberna

Garagardo eta tapen taberna, Barceloneta gunean. Oso giro ona barruan zein kanpoaldean, non mahaiak eta ahulkiak izaten diren.

Ginebra kalea, 13

– Borrell taberna

Bartzelonako Paraleloa delakoan (avinguda del paralel, 84). Kabaret garaikoa den eta irekita jarraitzen duen taberna bakarra da. Garaiko dekorazio modernistaduna eta giro bikainekoa.

– La bella napoli

Poble sec auzoko pizeria. Bartzelona osoko goxoenak izatearen fama daukate. Bertako hormak jabeen eta langileen argazki beterik daude, non jende ospetsuarekin agertzen diren (Barça taldeko kideak, antzezleak, etb.). Aldez aurretik deituz erreserba egitea komeni da.

k/ Margarit, 12. Barcelona

Gresca

Rafa Peña sukaldaria buru bezala duen jatetxe bikaina. Dastatzeko menua edozein kabarekin da gomendagarriena bertan.

– Boadas kokteleria

k/ Tallers, 1

– Dry Martini

k/ Aribau, 162-166

– Negroni

k/ Joaquim costa, 46

– Gimlet

k/ Santaló, 46

Museos eta antzekoak

Poble Español

Mies Van der Rohe pabiloia

Design HUBB

Picasso Museoa*

CCCB (Centre de cultura contemporània de Barcelona)*

Museu d’Art Contemporani de Barcelona*

Fundació Joan Miró*

Fundació Antoni Tàpies*

Fundació Caixa Catalunya-La Pedrera*

Museu Nacional d’Art de Catalunya*

*Interesgarria da articket txartela erostea, * duten zazpi museoetara bisita egitea pentsatzen denean.

Colonia Güell

Palau de la música Catalana

Palau Güell

Casa Batllo

Vueling hegazkin txartela aurkeztean %10eko deskontua izango duzu.

Refugio 307

Guda garaiko babeslekua. Interegarria da bertara egiten den gidaturiko bisitaldia, aldez aurretik izena eman behar da.

Museu del Modernisme Catala

Palacio y jardines de Pedralbes

– Sant Pau ospitalea

Arts santa mònica

Foment de les Arts i del Disseny

** Leku hauetako askotara sartzeko, Bartzelonako liburutegi sareko bazkide txartela aurkeztean deskontua lortzen da.

Erosketak

Muji

Rambla de catalunya, 81

Compagnie francaise de l’orient et de la chine

k/ València, 225