Tiergarten, Retiro, Hofgarten, Ciudadella, Luxembourg, Vigeland, Central, Lokrum eta Hyde.
Zer ote?
Parkeak.
Bai noski.
Guzti horiek Espainia, Europa zein munduko parkeen izenak dira.
Seguru asko erantzun errazegiko galdera askorentzako.
Jatorri bila…
Parkeak, gure hirietako babesleku edo lasaitasunaren irla bezala ulertzen dira askorengandik. Dirudienez, hiritarrak naturatik hurbil sentitzeko sortu ziren. Askotan, natura erreproduzitzen saiatu ziren eremu murriztu hauetan, urrutiko espezieak bertara ekarririk eraikiz. XIX. mendeko espainiar testu baten arabera, 5.000 biztanle baino gehiagoko hiriak derrigortuak omen zeuden beraien hiritarren gozamenerako parke bat izatera.
Parkeak, itxura, tamainu, forma eta erabilera infinitukoak
Denbora igaronda eta ohiturak asko aldatu direla dirudien arren, parkeen jatorriko erabileretako asko mantendu egiten dira. Oraindik ere txalupan igota laku bat zeharkatzea, iturriek osaturiko irudi ederretaz gozatzea, gure gustura mugitu ditzazkegun burnizko ahulkiak erabiltzea, bankuan eserita egunkaria edo nobela bat irakurtzea, koaderno gorri batean marrazkiak egitea, egunerokoak ditugu.
Tartean erabilera berriak agertzen joan dira ere, hala patinetan aritzea, mundu osoko kirolak partikatzea (“cricket”, “volley-ball”, “parkour”), zuzeneko musika ekitaldiak entzun eta inguruan dantzan aritzea, “yoga” zein “tai-chi” praktikatu, lurrean trazaturiko bide-sareak erabiliz bizikleta bat gidatzea edo korrika egitea, arropa gutxi jantzita eguzkia hartzea, motordun hegazkin txikiak gidatzea, etb.
Denetarik dago gure parkeetan.
Eta hala behar du izan.
Gure bat
Seguru asko, gure hiriko parkerik ezagunena Doña Casilda parkea dugu, ahateen parkea bezala ere ezagutzen dena. Garai hau, udaberria eta udazkenarekin batera, aproposena izan daiteke bere landak betetzeko eta nahi dugun eran berataz gozatzeko.
Zergatik ez lagunen artean adostutako merienda belar gainean jarritako amantalean antolatuz, eguneko azken eguzki izpietaz gozatu?
Inspirazio bezala, duela bi urte inguru, Bilboko hainbat gazteek ospatutakoa:
Edota Bilboko “Chico y chica” taldeak “mapa sonoro” saiorako egindako elkarrizketakoa.
“Parkeak, hirietako biztanleek beraien aisialdian erabiltzeko eremuak bezala sortuak izan zirela ez litzateke ahaztu behar. Hiritarrari eskubide bat bezala, askatusunez gozatzeko eskaintzen zaizkion espazioak”.