Tag Archives: Royal College of Art

Donna Wilson

Bogan dagoen “Do it yourself” mugimenduarekin erlazionaturik dator gaur hemen aurkezten den artista: Donna Wilson eskoziarra.

donna wilson

Donnak bere enpresa 2003an sortu zuen, Londoneko Royal College of art ospetsuan ikasketak burutu ondoren. Hau egiteko bultzada ikasketa bukaerako lanerako sortu zituen panpinek izandako erabateko arrakasta izan zen, zeintzuk berehala saldu egin ziren.

Ordutik, bere negozioan ari da lanean eta famatu egin zuten panpinez gain beste hainbat produktu ere eskeintzen ditu (platerak, kojinak, bufandak zein txapelak). Beti ere, denak ezagun egin duten bere marrazki paregabeak oinarri bezala harturik sortuak.

bufanda cuello de cisne donna wilson

“Zisne bufanda”

Bere sorkuntzekin txundituta geratu den horietako bat gehiago bazara, aurretik aurkezturiko web orriaz gain, oso eguneratua mantentzen duen bere blog pertsonala bisitatzea ere baduzu. Bertan, argazki asko eskegi ohi ditu, esaterako ideia berrien bila inspirazio bezala egiten dituen bidaietakoak.

Egun, bere lan taldearekin batera sorturiko produktuak web orri horretatik zuzenean erosteaz gain, mundu osoko dendetan ere topatu daitezke. Gure artean, Bilbon badago hauetako bat: Narata, zein Indautxu kaleko 4. zenbakian dagoen.

narata-bilbao

Narata, Donna Wilsonen produktuak Bilbotarroi eskeintzeaz gain, beste hainbat gauza ere saltzen dituen denda berezia da. Bertan zaudela New Yorken edo Parisen zarela pentsatu dezakezu, bere estiloa bertako denden antzerakoa ere badelako. Horretaz gain, artisten lana ere jartzen du gure esku, aldizkako erakusketen forman.

Bertaratzeko aitxaki bila bazabiltza orain, eta larunbaterarte bakarrik, bertan ikusgai dagoen Julia Vergararen “Colores primarios” erakusketa bisita dezakezu.

Denda berezia eta ezberdina izatearen bidea daraman beste bat Bilboko Serie B dugu. Hauek bertako eta atzerriko kalitatezko diseinatzaileen arropa, poltsa, zapatak eta bestelakoak ezezik, beraien bi dendetan aldizkako erakusketak eta kontzetuak eskaintzen dituzte ere (“Serie B Concert Store”). Ez galdu beraien blog-ean eskegi ohi duten informazio eguneratua, programatzen doazen kontzertu eta erakusketen berri izateko.

Eta hauek bi besterik ez dira, hainbat egongo diren hiri honetan! Zeintzuei eskertzekoa den arropa eta halakoak saltzeaz gain, bertako eskaintza kulturala bultzatzeko egiten duten lana.

argazkiak: http://www.donnawilson.com eta www.minube.com