Tag Archives: Remedios VIncent

Hormen kudeaketarako bulegoa, Madril

Izen bitxidun ekimen honen sortzailea Remedios Vincent da, nor flores en el ático espazioagatik ere ezaguna den. “Flores en el ático” blogean artea eta espazio publikoa nahastearen emaitza diren proiektuak biltzen ditu. Gisa hortako proiektuak gustoko dituen edonork sarritan bisitatu beharreko espazioa da hau.

Hormen kudeaketarako bulegoari (“oficina del gestión del muro”) dagokionez, Remediosek martxan jarri zuen beste proiektuetako bat da. Honen helburua Madrileko kaleetan margoztu nahi duten hiri artistak eta horma edo murruen jabe diren auzotar elkarteak kontaktuan jartzea da. Halanola, bestelako instalazio artistikoak espazio publikoan egitea posible izateko kudeaketa lanak ere bideratzen dituzte. Guzti hori horrela izateko beharrezkoak diren baimenak edukitzeko, Madrileko udalarekin zein beste instituzio batzuekin ere kontaktuan daude.

Azpiko irudi ikusgarriak, artista eta auzotarren artean burututako lanaren eredu dira.

Madrileko hormak margoztuz auzoen estetika hobetzearen aitzakiarekin, hain sarritan ahazturik uzten diren beste auzo horietak0, hirietako biztanle ere diren horiei, artea hurbiltzen zaie. Halako dimentsioko obra baten sortze lanean erabakiak hartzearen aukera ematen zaie, prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez. Hori da proiektu honekin, ia inoiz ez bezala, eskaintzen zaiena: beraiek bizi duten auzo eta hiriaren itxura zelakoa izango den erabakitzean, iritzia emateko aukera izatea.

Argazkiak: http://www.albertodepedro.com