Ohiko zine aretoetaz gain, Bilbo handian badira zinema zaleentzat beste hainbat toki. Hauetan, munduko zinema festibal garrantzitsuenetan sarituak izan diren filmak ikusteko aukera izaten da, besteak beste. Ikusteaz gain, askok aurretik edo ondoren, filmen inguruko eztabaida eta mahai inguruak ere antolatzen dituzte, askotan zazpigarren arteko adituak direnekin.
Gure inguruko zinema areto gehienak ixten ari diren garai honetan, benetan ezinbestekoa bihurtzen da beste hauen programazioa kontsultatzea eta bertara hurbiltzea.
(argazkia: http://imageshack.us/photo/my-images/52/inugteresa.jpg/)
CineClub Fas 1953.urtean bere iharduera hasi zuen elkarte kulturala da. Gaur egun Estatu Espainolean funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da eta Europako bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute zinekluba eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Beraien eginkizunik garrantzitsuentzat, zinemaren lagunei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa osotzea da, hiru ildo nagusi hauek jarraituz: 1. Bilbon estreinaldirik izan ez duten pelikulen jatorrizko bertsioak gaztelerazko subtituloekin eskeintzea. 2. Pelikula aintzindariak berreskuratzea. 3. Zinemaren munduan mugitzen diren zinegile eta ikerlariak emanaldietara ekartzea. Emanaldi guztiak solasaldi batekin amaitzen dira. Bertan pelikulak eratzeko prozesuan parten hartzen duten elementu tekniko eta artistikoak aztertzen direlarik. Horretaz gain liburutegi zerbitzu osotu bat eskaintzen dute (urte osoan zehar zabalik); entziklopediak, mila liburu baino gehiago eta milaka aldizkari berezitu.
Informazio gehiagorako jo beraien web orrira, benetan erabilgarria da eta euskeraz zein gazteleraz kontsultatu daiteke bertako informazio guztia.
Antzeko ideia batekin, Basauriko Social antzokiak ere eskaintza interesgarria luzatzen digu. Gai espezifiko batean zentratzen diren zine zikloak antolatu ohi dituzte bertan, esaterako orain ‘Beste sexualitateak’ deituriko zikloa dago martxan. Izenak dioen bezala giza sexualitatea anitza da (homosexualitatea, transexualitatea, sexualitatea zahartzaroan, etb.) eta hori azaltzen duen pelikula sorta eskaintzen da zikloan. Horretaz gain, azpimarratzekoa ere ‘Ibaigane zinema’-ren barruan ikusgai egoten diren filmak, gainera duela gutxitik metroa bertara iristen da, hortaz oraindik hurbilago geratzen da Basauri kanpotarrentzat.
argazkia: eitb.com
Informazio eguneratua Social Antzokiko web orrian edota facebook perfilean.
Bukatzeko filme interesgarriak eskaintzen dituzten beste protagonista batzuk:
– Bilbao Arte fundazioa: berriki zine zikloak eskaintzen hasi da: http://bilbaoarte.org/cms/?cat=32&lang=eu
– Bilboko Arte Ederretako museoaren zinemateka.