Hirian orain modan dagoen zona SOFO da (tipo NY-eko SOHO). Denda bitxiak daude, restaurante eta tabernak baita.
Jende gazte asko. Soderlman irlan dago.
Zona horretan Pelikan restaurantea, tipiko sueko. Bertan ere, Ölandsgatan kalean oso ondo afaldu daiteke pizzeria batean, oso pizza handiak eta oso finak. Bertako gizona oso jatorra.
Irla horretatik Gamla stan irlara (alde zaharra, erdiko irla) pasatzeko zubiaren ondoan Katarinahissen dago. Aszensore bat da hau, hiriaren perspektiba polita dago bertatik, igo! Zubia pasatuta, zubi azpian, Debaser dago: bar-diskoteka-sala de conciertos-de moda.
(Begiratu zoaztenean kontzertu interesgarriren bat dagoen…).
Gamla stan-en eskola baten alboan piszina bitxi batzuk daude. Oso zaharrak, lurazpian… Helbidea ez dakit, baina bilatu, nahiko exotikoa da plana!
Moderna museet museoara sartu ez arren ezagutu beharrekoa dela diote, hantxe bertan bazkaltzea gomendatu zidaten ere.
Bla porten-en bazkaltzera gomendatzen dut. Restaurante polita eta berezia, tipo self-service, salmoi plater oso on bat jan daiteke bertan eta postreetarako lekua gordetzea komeni da.
Alboan Vassa Museet museoa dago, horra falta barik joan behar da. Ikusgarria da bertara sartzea eta bertan gertatutakoaren historia ezagutzea ezinbestekoa.
Inguru horretan ere Gröna Lund atrakzio parkea dago, ibai ertzean, gaua egiten hasten denea argiak piztuta ikusteak merezi du, oso polita.
Bisitatu beharreko beste leku bat Kulturhuset zentroa da. Pariseko Pompidou zentroaren antzeko zerbait da.
Bidaiean zehar itsasontziren bat hartzeak ere merezi du.
Ibai ertzean, badaude egoteko leku oso politak ere, Norr Mälarstrand adibidez.
Ondoren, bertatik, oinez Västerbrom zubia zeharkatu eta Längholmen-era. Hemen hondartzak daude, eta beroa egiten badu bainu bat har dezakezu, bestela paseatu.
Batez ere hiritik zehar ibiltzeak merezi du, ibili eta ibili eta hiritik galtzeak.
Erosketak egiteko denda batzuk:
– Urban Outfitters
Teatro zahar batean. Denetarik (arropa, etxerako gauzak txikiak, bitxikeria asko, …). Beherapenak izaten dituzte.
Roda Kvarn Cinema
Biblioteksgatan 5
111 46 Stockholm
Sweden
– Monki
Bat baino gehiago ikusi daude hiritik banatuta. Neskentzako: arropa, poltsoak, zapatak; pelutxeak, etb.
Orokorrean denda asko daude.