Zinea

Ohiko zine aretoetaz gain, Bilbo handian badira zinema zaleentzat beste hainbat toki. Hauetan, munduko zinema festibal garrantzitsuenetan sarituak izan diren filmak ikusteko aukera izaten da, besteak beste. Ikusteaz gain, askok aurretik edo ondoren, filmen inguruko eztabaida eta mahai inguruak ere antolatzen dituzte, askotan zazpigarren arteko adituak direnekin.

Gure inguruko zinema areto gehienak ixten ari diren garai honetan, benetan ezinbestekoa bihurtzen da beste hauen programazioa kontsultatzea eta bertara hurbiltzea.

antiguo cine espectadores

(argazkia: http://imageshack.us/photo/my-images/52/inugteresa.jpg/)

CineClub Fas 1953.urtean bere iharduera hasi zuen elkarte kulturala da. Gaur egun Estatu Espainolean funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da eta Europako bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute zinekluba eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Beraien eginkizunik garrantzitsuentzat, zinemaren lagunei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa osotzea da, hiru ildo nagusi hauek jarraituz: 1. Bilbon estreinaldirik izan ez duten pelikulen jatorrizko bertsioak gaztelerazko subtituloekin eskeintzea. 2. Pelikula aintzindariak berreskuratzea. 3. Zinemaren munduan mugitzen diren zinegile eta ikerlariak emanaldietara ekartzea. Emanaldi guztiak solasaldi batekin amaitzen dira. Bertan pelikulak eratzeko prozesuan parten hartzen duten elementu tekniko eta artistikoak aztertzen direlarik. Horretaz gain liburutegi zerbitzu osotu bat eskaintzen dute (urte osoan zehar zabalik); entziklopediak, mila liburu baino gehiago eta milaka aldizkari berezitu.

Informazio gehiagorako jo beraien web orrira, benetan erabilgarria da eta euskeraz zein gazteleraz kontsultatu daiteke bertako informazio guztia.

cineclub-fas logo

Antzeko ideia batekin, Basauriko Social antzokiak ere eskaintza interesgarria luzatzen digu. Gai espezifiko batean zentratzen diren zine zikloak antolatu ohi dituzte bertan, esaterako orain ‘Beste sexualitateak’ deituriko zikloa dago martxan. Izenak dioen bezala giza sexualitatea anitza da (homosexualitatea, transexualitatea, sexualitatea zahartzaroan, etb.) eta hori azaltzen duen pelikula sorta eskaintzen da zikloan. Horretaz gain, azpimarratzekoa ere ‘Ibaigane zinema’-ren barruan ikusgai egoten diren filmak, gainera duela gutxitik metroa bertara iristen da, hortaz oraindik hurbilago geratzen da Basauri kanpotarrentzat.

basauri-social-antzokia

argazkia: eitb.com

Informazio eguneratua Social Antzokiko web orrian edota facebook perfilean.

Bukatzeko filme interesgarriak eskaintzen dituzten beste protagonista batzuk:

Bilbao Arte fundazioa: berriki zine zikloak eskaintzen hasi da: http://bilbaoarte.org/cms/?cat=32&lang=eu

Bilboko Arte Ederretako museoaren zinemateka.

Alhondiga Bilbaoko zinemateka

Bitxikeriak

Astelehenean Parisko ‘Le marché aux puces‘era ibilaldia, asteartean atsedena hartu. Asteazkenean Bartzelonako ‘Els Encants Vells‘-era traste zahar bila, ostegunean astebururako indarrak hartzeko asmoaz atsedena berriz. Ostiralean berria den zerbaiten bila ‘Encants’-era bisita berriro ere, larunbatean Londoneko ‘Portobello Market‘-era egunpasa eta bukatzeko, igandean Madrileko ‘Rastro‘-ra edo Berlineko azokaren batetara txangoa.

Baina eta Bilbon, ba al dago gauza berezien zaleentzako halako mundurik?

Bai noski!

Hona hemen gure inguruan antolatzen diren azoketako batzuk:

– Hileko lehenengo larunbatetan ‘2 de mayo kaleko azoka‘ antolatzen du bertako izen bera daraman elkarte kulturaleko jendeak. Egun hortan kaleko autoak kentzean agertzen den espazioan diskak, arropa, altzariak, apaingarriak eta beste hainbat gauza saltzen dituzten postuak jartzen dira. Norberak nahi duena eraman dezake, beti ere aldez aurretik izena eman badu. Horretaz gain, 2 de mayo kaleko denda gehienek ere eskaintza berezia izaten dute eta anbiente ezinhobea egon ohi da. Eta batez ere, ez ahaztu maiatzeko ediziora joatea, kaleari, azokari eta elkarteari izena ematen dioten hilea dela ospatzeko, ohiko denaz gain dj-ak (bertan parte hartzen duen taller del soho-ren bideoa), koktelak, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintza antolatzen bait dira

Jon Aspuruk egindako bideo polit hau irudiak jartzeko:

– Hileko azken igandeetan Zorrozaurre aldean, Zawp-en, ‘Open Your Kolektiboa‘-k, auzokide zein kanpotarrek geldirik daukaten guztia martxan jartzeko gonbidapena egiten du. ‘Open your kolektiboa’ kaxoiean gorderik ideia bat bera ere ez geratzea bilatzen duen ekimena da. Kolektibo honek 2009ko abenduan ospatu zuen lehenengo ‘Ganbara’, eta auzoaren dinamizazioa bilatzen zuen berarekin. Izan ere, nahiz eta aste bitartean eremuan oraindik geratzen diren industria arrastro gutxiaren martxa somatzen zen, asteburuan beraien auzoa ia hilik sentitzen zuten bertakoek. Horri erantzuna emateko ‘Open Your Ganbara‘ jaio zen, eta 2011ko maiatzerarte ospatu izan da. Egun denboraldiko etenaldia egin dutelarik.

– ‘Mercado de gangas‘ izena hartzen duena ere ospatzen da Bilbon, behintzat, urtean birritan. Izan ere, ospatzeko aukeratuak izan diren ostiral eta larunbatean euria eginez gero baliteke antolatzaileek, hau da, Alde Zaharreko merkatarien elkarteak, berriro ere antolatzea erabakitzea. Bi egunotan, denda gehienek denboraldiari bukaera emateko arropa prezio merkeetan eskaintzen dute denda kanpoan jarritako postuetan. Normalean martxoan eta urrian izaten da zita, esan bezala, negua eta uda bukatzean, beherapenez bidez denboraldiari benetako amaiera emateko.

– Eta hirugarren aukera bezala, sarrien ospatzen dena eta gehienentzako ezaguna izango dena: plaza Berriko iganderoko azoka. Izan ere ez da batere plan txarra izaten bertako animaliak, landare eta loreak, txanpon eta billeteak, mineralak zein beste hainbat gauzen artean paseoan ibiltzea, edota zergatik ez, haurtzaroko oroitzapenak gogora ekartzea, haurrek guk umetan egiten genuen bezala kolekzioa osatzeko kromoak zelan aldatzen dituzten ikusiz, txibierro batzuk jan bitartean.

Dudarik gabe, traste zaharrak, bitxikeriak edota aparteko objetuak eta merkealdiak bilatzen dituztenentzako izen ezagunak izango dira guzti horiek, bertakoak zein kanpokoak.

Baina eta zuk, ba al duzu azoketara joateko ohitura? Zein da bisitatu ohi duzuna? Zer topa daiteke bertan? Zer da bertan topatu duzun gauzarik kuttunena?

Publicitador

Hilabeteetan zehar garatutako lana proiektu itxuran materializatzen hasia da. Idensitat-ek antolaturiko Kirola, artea eta inklusio soziala” deituriko deialdian hautaturiko proiektuen emaitzak dira.

Gogora ekarriz: 2010ko uztailean, Espaniar Kirol Kontseilu Gorenak (CSD), A+D Plana deritzonaren barruan, eta IDENSITAT elkartearekin batera, deialdi espezifiko bat ireki zuen artea, kultura, kirola eta eremu sozialaren arteko erlazioa sustatzen zituen proiektuen bila.

Hemen etengabe eguneratzen doazen proiektuei lotura:

http://www.idensitat.net/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=112&Itemid=190

http://issuu.com/idensitat/docs/publicitador?viewMode=presentation

http://publicitador.wordpress.com/

Argazkiak

Duela aste batzuk, hilero antolatzen den Open Your Ganbara ekimenean parte hartzeko asmoarekin, etxeko txoko guztiak hankaz gora jartzen ari nintzela, lau bat urtegatik epea galduta zuen, erabilera bakarreko, argazki kamera horietako batekin egin nuen topo. Igandean Zorrotzaurre aldera eramateko pilaturik zeuden gauzengandik banatzea erabaki nuen, bere funtzionamendu egokiari buruz dudak nituen. Nik neuk erabiltzearen aukera benetan tentagarria iruditu zitzaidan ordea. Lagunen aurpegi irrifartsuak festan, Bartzelonara egindako bidaia, urteko azken orduetako kaleetako giroa edota itsaso ingurura goiz eguzkitsu batean egindako saltoa, nire atzamarrarekin kamera-botoia sakatzearekin batera erregistratuta geratu ziren hurrengo egunetan.

 Jakin-minez eta ilusioz errebelatu dendara hurbildu eta dagoeneko iraganeko zati ziren une haietako asko, ez denak, esku batetik bestera harriduraz pasatzen nituen paper zatietan agertzen hasi ziren. Benetan emaitza bitxiak ikusgai nituelarik. Antzinako irudien koloreak berragertzen ziren, egungo modako Lomo argazki kamerek egiten dituzten bitxikerien parekoak asko.

Oraindik ezagutzen ez dutenentzat, Lomoa argazki kamera analogikoa da, bere ezaugarri bereziei esker, besteak beste, fokaturik zein fokuz kanpo, argitsuegiak edota ilunegiak diren argazki polit, xelebre eta bereziak egiteko gai dena. Bere jaioterritzat 1982. urteko San Petersburgo daukan kamera honek, Minox japoniar kamera nimiñoetako baten diseinuan dauka jatorria, Cosina CX-1 delakoan hain zuzen ere. Antza Igor Petrowitsch Kornitzky eta Panfilowitsch Panfiloff, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko ministro eta honen laguna, izan ziren sobietar herriari gozarazteko aukera ematearen helburuarekin ahalik eta kopuru handiena produzitzeko agindua eman zutenak.

Azken urteetan beraiekiko eman den interes eta salmenten gorakada 1991. urtean Chekoslovaquiara bi gazte vienatarrek egindako bidaiarekin hasi zen. Egun, mundu osoko kideekin osaturiko Lomography deituriko elkartea osatzen dute kamera hauen amorratuek, eta berriki praktikan jarritako epez kanpo dauden karreteak erabiltzearena ohiko jardueretako bat besterik ez dute. Etengabe ari dira ahalik eta emaitza arraroenak lortzeko asmoarekin beraien kameretako botoia sakatzen. Imagina ezineko trikimailu bitxiak eta emaitza benetan harrigarriak daude ikusgai erabiltzaileen albumetan.

argazkia: http://shop.lomography.com/cameras/diana-mini-en-rose

Fill the Gap (hutsunea bete)

Fill the Gap. Espazio publikoaren erabilera berriak.

BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak bere neguko programazioa hasten du Fill the Gap mintegiarekin, zein otsailak 14 eta 15 UPV/EHU-ko Abandoibarrako, ireki berri den paraninfoan ospatuko den.

Proiektuak espazio publikoaren egungo kontzeptuaren inguruko erreflexioa proposatzen du, hau da, eremu hutsarena eta berau berreskuratzearen beharrarena. Mintegiaren garapenean Andrés Jaque, Amador Fernández Savater, Leónidas Martín Saura, Elena Casado Aparicio, CORReveidile, Carme Nogueira, Amparo Lasén Díaz eta Asier Pérez bezalako adituak arituko dira.

Mintegia disziplina ezberdinen topagunea izatearen helburuarekin antolatzen da. Denak era batean edo bestean espazio publikoaren erabilera berrien eta hauen problematizazioari lotuak daudelarik: berrikunta soziala, artea, arkitektura, soziologia, komunikazioa eta mobilizazio politikoa. Internet bazterturik utzi gabe, zein dudarik gabe, egungo publiko/pribatuaren transformazioaren paradigma ulertzeko ezinbestekoa den.

Proiektua otsailaren 14 eta 15ean garatuko da, bertan aditu ezberdinen hitzaldiak eskainiko dira, ondoren eguna ixteko mahai inguru bat ospatuko delarik.

Sarrera librea.

Bizkaia Aretoa. UPV/EHU-ko paraninfo berria, Abandoibarran. Astelehena (16-20h.) Asteartea (10-14h. – 16-20h.)

http://www.ehu.es/ehusfera/bilbak/2011/02/10/fill-the-gap/

info+

info++


bi une

Barcelona Design Thinking Week

Barcelona Design Thinking Week delakoaren lehenengo ediziotik bueltan.

Konferentziak irekitzeko, Jordi Prats eta José Antonio Gago, Ineedit Barcelona enpresakoak, izan ziren. Beraiek garaturiko hainbat proiektuetan “Design thinking” metodologia erabiltzearen inguruko aurkezpena egin zuten. Azpimarratzekoa Lekue enpresarentzako burututako lana, zeinetan inobazioak paregabeko protagonismoa izan duen enpresaren arrakastarako.

Beraien ondoren Richard Radka, Claro Partners Bartzelonatik, hitzaldi oso pedagogikoan.

Asteazkenean topaketarako prestaturiko bi tailerrak ospatu ziren.

“B” tailerrean, praktika entretenigarri bat erabiliz, design thinking delakoak norberarentzat zer esan nahi zuen azaltzen zuen eredua eraikitzen saiatu ziren parte-hartzaileak. Hortarako bakoitzaren bizitzako helburuak, lehentasunak, etb. azalduz.

Haietako batzuk hemen eredu gisa.

Astea ostegunean ospaturiko “unconfence”-arekin bukatu zen, zein 2.0. gizarteari buruz aritu zen.

Espero zitekeen moduan, gaiari buruzko hainbat hausnarketa kaleratu ziren, hala nola produktu edota zerbitzu berriak garatzeko ideiak ere proposatu ziren.

TRACES OF AUTISM-ek emandako iD BARRIO tailerra

Azterketa eta lurraldearen kartografia.
Traces Of Autism Jacqueline Schoemakerrek, Maartje Drosek eta Jozua Zaagmanek osatzen duten kolektibo multidisziplinarra da, honek eremuaren azterketa eta kartografiaren inguruan garatzen du bere lana. Hortarako espazio publikotik ibilbide luzeak egiten dituzte, irudi, argazki, bideo, testu eta bestelakoez eraturiko fitxategi bat izateko.

iD Barrio iD#5 idensitat-eri loturiko proiektua da, zeinek auzoaren ideia begirada urbanotik eta artea, kreatibitate soziala eta ingurunearen transformazioaren arteko erlaziotik lantzen dituen. Proiektu hau Calaf, Manresan eta Mataró bezalako lekuetan garatzen da, horrela auzoaren gaia hiri txiki eta ertainetan, eta nekazal eremuekin erlazioan lantzea posible delarik.

Joan den azaroan Bartzelonan garaturiko tailerraren emaitza bezala, bakarrean landuriko hemen aurkezten den proiektua, “parkings espontáneos” izenekoa, zeinetan hirietako lur eremu hutsak autoen aparkaleku bezala erabiltzearen fenomeoa lantzen den. Lana 2010eko uztailean Bartzelonan aurkeztua izan zen, tailer honen harira sorturiko gainontzeko proposamenekin batera.

Open Your Ganbara·urtarrila

HILABETEKO AZKEN IGANDEA hemen da, hortaz, plan aproposena OPEN YOUR GANBARA-ra hurbiltzea da.

Seguru bilatzen zenuen hori bertan topatuko duzula!

EDE fundazioa

EDE fundazioak berrikuntza eta kreatibitatea lantzeko giltzak eskaintzen ditu. Hurrengo asteetarako agenda prestatuta daukate.

+info

Agenda

+ Euskal kulturaren behatokiak 2.0. kulturaren inguruko doako formakuntza saio bat antolatzen du. Oraingoan Neus Arqués-ek hartuko du parte.

http://www.manfatta.com/index.asp

urtarrilak 24 17,30tatik 20,00etara Eusko Jaurlaritzako aretoan. Gran Vía 85. Bilbao

Izena emateko: urtarrilak 21 ostirala baino lehenago 94 424 56 56 zenbakira deitu edo e-mai bat idatziz: kulturabehatokia@ej-gv.es

+ PechaKucha-ren 4. saioa Bilbon osteguna urtarrilak 27

http://creativityzentrum.com/

info+

+ Artisau aholkularitza sarearen tailerra Eutokian, urtarrilak 28 eta 29

http://todoporlapasta.wordpress.com/

+ ATAE ETA BILBAO ESZENAREN ESKUTIK IKASTARO BERRI BAT

COREL DRAW planifikazio eszenatokira moldaturik.

2011eko otsailaren 21,22,23 eta 24

Matrikula zabalik BilbaoEszena bilbaoeszena@ayto.bilbao.net

+ Berrikuntzaren etikari sarrera. otsailak 26 Oñatin.

Berrikuntzaren gako problematikoari buruzko ikastaroa

Berrikuntza bogan da, eta Baketik-en ustez beharrezkoa da beraren inguruan ausnarketa egitea. Egun horrela ulertzen da eraginkor suertatzen den edozein aldaketa. Garai batean “zabor hipotekak” omen ziren halako berrikuntzaren eredu. “Experiendizaje”-aren metodologiak dioenaren arabera eraginkorragoa da eraginkorra bakarrik izan nahi ez izatea. Berrikuntzak helburu soziala eta oinarri etikoak behar ditu izan.

info+

+ Creativity meeting point, 2011ko martxoaren 22, 23 y 24 de marzo Bilbon.

http://www.creativitymeetingpoint.com/

+ Artistak egonaldian 2011 programa http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=C&color=rojo&padre=HOM&tema=&subtema=10&padresub=OO*&ficha=007330753765289&agenda=1

+ Ideateca-ko urtarrilerako programazioa:

http://ideateca.com/blog/la-agenda-de-enero-en-ideateca