Eutokia

Argazkian ikusten duzun korridorea, Bilbaoko Bolueta auzoan kokatzen den berrikuntza sozialeko EUTOKIA zentrurako sarrera da. EUTOKIAK , gure gizartearentzako mesedegarriak izan daitezkeen ideia berritzaileen jaiotza ematea du helburutzat. EUTOKIA, pertsona, erakunde, elkarte eta bestelakoen elkargune izatearen idearekin eratzen da, non dinamika ezberdinen bidez guzti hauen elkartruke prozesuak sortzea bilatzen den.

Berrikuntza sozialean eta inguruko gaietan interesa baduzu, jo bertara eta ezagutu zentrua, bertan lanean ari direnak eta ea eraren batean zure lekua bertan topatzea duzun.

Informazio +

Non dago EUTOKIA?

Boluetabarri eraikina,
Bilbao-Galdakao errepidea- 10 – 3º,
48004 Bilbao

Bitxia badirudi ere, web orrialdea euskaraz ez dute oraindik. Gaztelaniaz, ingeleraz eta frantsesez soilik. Hori bai, twitter eta facebook-ean edozein hizkuntzatan aritzen dira.

Bilbao Arte

Oraindik Bilbaoko Urazurrutia kalean kokatzen den Bilbao Arte ezagutzen ez dutenentzat honako bideo hau, orain eta hemen:

Ikusi ondoren informazio gehiagoren bila bazaude jo hona.

Kalearen Garrasia Alhondigan

Urriaren 28an hasiera eman zitzaion “Kalearen garrasia” delako erakusketari. Berarekin batera pelikula emanaldiak, kontzerturak, adituekin solasaldiak, eztabaidak eta bestelakoak egongo dira Bilbaoko Alhondigan, denak ere krisiak sorturiko giroaren inguruan izango direlarik.

Krisialdi ekonomikoa, soziala edo bestelakoaren inguruko hausnarketa sortzearen helburuarekin antolatzen da, baina ez horretarako egun bizi dugunari begiratuz, baizik eta 70. eta 80. hamarkadetara atzera begirada bat botatzearen ariketa proposatzen dute lanaren komisariek.

Informazio +

Zinebi 2011

Zinebiaren 53. edizioa laster hasiko da, hain zuzen ere, azaroaren 11 eta 18 artean ospatuko da Bilbon. Aurretik, Prezinebi delakoa izango dugu, zein joan den ostiralean, azaroak 4 abiatu zen eta 11rarte luzatuko den.

Zinebi Bilboko zine dokumental eta laburmetraia nazioarteko zinemaldia da, eta irakurri bezala aurtengoa 53. edizioa du. Emanaldiak Arriaga aretoan, Alhondigan, Guggenheim museoan, Gran Via-ko BBK aretoan eta Getxoko Kultura gelan izango dira.

Programazio osoa kontsultatzea komeni da, benetan proposamen interesgarriak daudelako. Web orrian edota hemen bertan zure eskura:

programazaioa2011

Bilboloop 11′

Bilboloop Bilbotar musika jaialdiaren lehenengo ediziotik hamar urte pasa direla ospatzeko, jaia izan zen atzo Bilboko Kafe Antzokian. Hortarako Audience-ko Hannot eta Gaizka, Planetaleta vs Gurru, Tom BoyleLe Noise,  Split 77SouvenirOrnamento y Delito eta Munlet aritu ziren kontzertuan.

Doakoa izan zen festa, datorren azaroaren 18 eta 19an ospatuko den jaialdiaren aurkezpenerako balio izan zuen ere.

Bi egunetarako bonuak salgai daude jada!

Denok gazte izan nahi dugu

Ikustear zauden bideoa, “Denok gazte izan nahi dugu” (“We All Want To Be Young”), Brasilgo BOX1824 enpresak, zeinek kontsumo ohiturak eta tendentziak aztertzen dituen, eginiko ikerketa sakon baten emaitza da.

9 minutuko luzera duen bideoa dokumental erakoa da, non ahots narratzaile batek, azken hamarkadetako filme, bideoklip eta bestelako esanguratsuenetakoen irudiak erabiliz, egungo gazteen analisi sakona azaltzen digun.

Ikerketaren emaitzetako batek dioenaren arabera, gazteen izaera aldaketek bizi garen munduan eragina izatera iritsi daitezke, 18 eta 24 arteko adina influentziagarriena izanik. Talde hau, gazteagoek eredu bezala ikusten dute, nagusiagoek aldiz inspirazio bezala.

Bestalde, beraiek omen dira munduan zehar modan zer dagoen erabakitzeko ahalmena daukatenak, hain argi ez dagoena da, beraiek guzti honetaz konsziente diren edo ez.

Bideoa inspiratzailea da, musika eta irudien arteko konbinaketa gustuz egina dago, hasieratik bukaerara mantentzen zaitu adi-adi begiak irekita. Misteriotsua, ez dakizu zehazki zer ikusten ari zaren, baina somatzen da marketing kanpaina baten kutsua ere.

Bertan esaten direnak baloratzea, eta beraiekin ados zatozen ala ez erabakitzea zure esku geratzen da. Saiatu zaitezke ere euskal gazteriarekiko aldeak topatzen. Horrelakoak al dira? Ala gara?

Aurrera!

Bideoa burutzeko burututako ikerketa lanari buruzko informazio gehiago izan nahi ez gero, ondoko link-ean txostena osorik deskargatzeko aukera daukazu:

http://www.osonhobrasileiro.com.br/indexn.php

Donna Wilson

Bogan dagoen “Do it yourself” mugimenduarekin erlazionaturik dator gaur hemen aurkezten den artista: Donna Wilson eskoziarra.

donna wilson

Donnak bere enpresa 2003an sortu zuen, Londoneko Royal College of art ospetsuan ikasketak burutu ondoren. Hau egiteko bultzada ikasketa bukaerako lanerako sortu zituen panpinek izandako erabateko arrakasta izan zen, zeintzuk berehala saldu egin ziren.

Ordutik, bere negozioan ari da lanean eta famatu egin zuten panpinez gain beste hainbat produktu ere eskeintzen ditu (platerak, kojinak, bufandak zein txapelak). Beti ere, denak ezagun egin duten bere marrazki paregabeak oinarri bezala harturik sortuak.

bufanda cuello de cisne donna wilson

“Zisne bufanda”

Bere sorkuntzekin txundituta geratu den horietako bat gehiago bazara, aurretik aurkezturiko web orriaz gain, oso eguneratua mantentzen duen bere blog pertsonala bisitatzea ere baduzu. Bertan, argazki asko eskegi ohi ditu, esaterako ideia berrien bila inspirazio bezala egiten dituen bidaietakoak.

Egun, bere lan taldearekin batera sorturiko produktuak web orri horretatik zuzenean erosteaz gain, mundu osoko dendetan ere topatu daitezke. Gure artean, Bilbon badago hauetako bat: Narata, zein Indautxu kaleko 4. zenbakian dagoen.

narata-bilbao

Narata, Donna Wilsonen produktuak Bilbotarroi eskeintzeaz gain, beste hainbat gauza ere saltzen dituen denda berezia da. Bertan zaudela New Yorken edo Parisen zarela pentsatu dezakezu, bere estiloa bertako denden antzerakoa ere badelako. Horretaz gain, artisten lana ere jartzen du gure esku, aldizkako erakusketen forman.

Bertaratzeko aitxaki bila bazabiltza orain, eta larunbaterarte bakarrik, bertan ikusgai dagoen Julia Vergararen “Colores primarios” erakusketa bisita dezakezu.

Denda berezia eta ezberdina izatearen bidea daraman beste bat Bilboko Serie B dugu. Hauek bertako eta atzerriko kalitatezko diseinatzaileen arropa, poltsa, zapatak eta bestelakoak ezezik, beraien bi dendetan aldizkako erakusketak eta kontzetuak eskaintzen dituzte ere (“Serie B Concert Store”). Ez galdu beraien blog-ean eskegi ohi duten informazio eguneratua, programatzen doazen kontzertu eta erakusketen berri izateko.

Eta hauek bi besterik ez dira, hainbat egongo diren hiri honetan! Zeintzuei eskertzekoa den arropa eta halakoak saltzeaz gain, bertako eskaintza kulturala bultzatzeko egiten duten lana.

argazkiak: http://www.donnawilson.com eta www.minube.com

Parkeak

Tiergarten, Retiro, Hofgarten, Ciudadella, Luxembourg, Vigeland, Central, Lokrum eta Hyde.

Zer ote?

Parkeak.
Bai noski.
Guzti horiek Espainia, Europa zein munduko parkeen izenak dira.
Seguru asko erantzun errazegiko galdera askorentzako.

Jatorri bila…

Parkeak, gure hirietako babesleku edo lasaitasunaren irla bezala ulertzen dira askorengandik. Dirudienez, hiritarrak naturatik hurbil sentitzeko sortu ziren. Askotan, natura erreproduzitzen saiatu ziren eremu murriztu hauetan, urrutiko espezieak bertara ekarririk eraikiz. XIX. mendeko espainiar testu baten arabera, 5.000 biztanle baino gehiagoko hiriak derrigortuak omen zeuden beraien hiritarren gozamenerako parke bat izatera.

Parkeak, itxura, tamainu, forma eta erabilera infinitukoak

Denbora igaronda eta ohiturak asko aldatu direla dirudien arren, parkeen jatorriko erabileretako asko mantendu egiten dira. Oraindik ere txalupan igota laku bat zeharkatzea, iturriek osaturiko irudi ederretaz gozatzea, gure gustura mugitu ditzazkegun burnizko ahulkiak erabiltzea, bankuan eserita egunkaria edo nobela bat irakurtzea, koaderno gorri batean marrazkiak egitea, egunerokoak ditugu.

Tartean erabilera berriak agertzen joan dira ere, hala patinetan aritzea, mundu osoko kirolak partikatzea (“cricket”, “volley-ball”, “parkour”), zuzeneko musika ekitaldiak entzun eta inguruan dantzan aritzea, “yoga” zein “tai-chi” praktikatu, lurrean trazaturiko bide-sareak erabiliz bizikleta bat gidatzea edo korrika egitea, arropa gutxi jantzita eguzkia hartzea, motordun hegazkin txikiak gidatzea, etb.
Denetarik dago gure parkeetan.
Eta hala behar du izan.

Gure bat

Seguru asko, gure hiriko parkerik ezagunena Doña Casilda parkea dugu, ahateen parkea bezala ere ezagutzen dena. Garai hau, udaberria eta udazkenarekin batera, aproposena izan daiteke bere landak betetzeko eta nahi dugun eran berataz gozatzeko.
Zergatik ez lagunen artean adostutako merienda belar gainean jarritako amantalean antolatuz, eguneko azken eguzki izpietaz gozatu?

Inspirazio bezala, duela bi urte inguru, Bilboko hainbat gazteek ospatutakoa:

Edota Bilboko “Chico y chica” taldeak “mapa sonoro” saiorako egindako elkarrizketakoa.

“Parkeak, hirietako biztanleek beraien aisialdian erabiltzeko eremuak bezala sortuak izan zirela ez litzateke ahaztu behar. Hiritarrari eskubide bat bezala, askatusunez gozatzeko eskaintzen zaizkion espazioak”.

Verbling

Gazteak eta hizkuntzak, hizkuntzak eta gazteak: VERBLING

verbling

Gazte askok uda hizkuntzak ikasten edota hobetzen ematen dituzte. Esaterako atzerriko herrialde batera joaten dira hilabetez, kanpamendu zein beraiena ez den beste familia batera. Bestela ere, oporretan joaterakoan, elkar ulertzeko beharra dela eta, ingelesa izan ohi da hizkuntzarik erabiliena.

Baina aurtengo honetan kanpora joateko aukerarik ez baduzu, badira beste era batzuk ere hizkuntzak praktikan jartzeko, esaterako hemen aurkezten dena: VERBLING.

Duela egun batzuk, EL PAÍS egunkariko TENTACIONES atalari begirada ematean, Kaliforniako Stanford-ko unibertsitateko hiru ikasleren ideiaren inguruan berria argitaratu zen. Hauek, Silicon Valley aldean arnasten den giro berritzaileaz kutsaturik, beraien ideia enpresa proiektu bilakatu dute, hau da Verbling.

Verbling-en bidez mundu osoko gazteek aurrez aurre, web kamera bidez, beraien ohiko hizkuntza ez den beste hizkuntza batean mintzatu daitezke, hori bere ama hizkuntza bezala duen beste norbaitekin. Era honetan hizkuntzarekiko gaitasuna hobetzea era jatorrean eginez. Zerbitzua gaztelera eta ingelesaren arteko elkarrizketak emateko sortu da hasiera batean, baina beste hizkuntza batzuk aukeratu daitezke ere. Bere erabilera erraza eta doakoa da, e-mail helbidea jartzea besterik ez da behar. Hortaz, jada ez dago aitzakiarik uda honetan ingelesa pixkatxo bat hobetzeko!

Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, jo artikulu osoa (gazteleraz) irakurtzera, honako helbidera:

http://www.elpais.com/articulo/Pantallas/Trueque/lenguas/elpten/20110726elpepirtv_2/Tes

CouchSurfing eta Camp in my garden, ohiko ostatuei alternatiba

Duela gutxiko post bat udarako planen inguruan aritu zen. Besteak beste, bidaia nola antolatu, zelan iritsi, bertan zer bisitatu, gaua non igaro, etb. aipatu ziren. Horren harira, gaurko post berri hau, zein ohiko ostatu edo aterpetxeetan gaua pasa nahi ez dutenei zuzenduta doan.

couchsurfing marrazkia

argazkia: http://mateway.wordpress.com/

CouchSurfing eta Camp in my garden ekimenak ezagutzeko aukera dator hemen.

CoachSurfing 2004. urtean sortu zen, mundu osoko bidaiariak konektatzen dituen, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Kideek kultura, adiskidetasuna eta esperientziak konpartitzeko erabiltzen dute sistema hau, abegikortasuna eta ulermen kulturala oinarritzat izanik.

Couchsurfing delakoaren bidez, sarean aurretik erregistraturiko kideek, beste leku batzuetako pertsonak kontaktatu ditzakete eta beraien sofatan lo egin. Horretaz gain, perfil pertsonala betetzean adierazitakoaren arabera, ‘anfitrioiek’ lo egiteko leku bat besteen esku jartzeaz gain, bestelakoak ere eskaini ditzakete. Esaterako lekuko gida paregabea izateko gonbidapena egin ahal dute.

Ostatua, adiskidetasuna eta laguntza heldu berri zaren leku ezezagun batean. Turista gidek kontatu ohi ez dutena bertako biztale batengandik ikusteko aukera, eta aldi berean, etorkizunean agian laguna bihurtuko den pertsona berri bat ezagutzeko era.

Informazio gehiagorako jo beraienera: http://www.couchsurfing.org/

////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Camp in my garden duela bi hilabete inguru sortu zen munduko lorategi kanpin elkarte bakarra da. Elkarteko kideek  beraien etxeko lorategia eskaini dezakete gainontzeko erabiltzaileek lo egiteko erabil dezaten, kanpaleku bat balitz bezala.

Ekimena Erresuma Batutik dator, seguru asko bertako etxebizitza motarengadik beste leku batzuetan baino arrakasta handiagoa izaten ariko da, baina zergatik gure herrietako baserriek inguruan dituzten landak kanpin-dendaz beterik ikusteko aukerari uko egin? Aurreko ekimenean bezala, jendea ezagutzeko aukera polita izan daiteke hau ere.

mujer sentada en camping en el jardin

argazkia: http://www.maidenhead-advertiser.co.uk/news/article-21566-out-of-work-chartered-surveyor-creates-camp-in-my-garden-website/

Informazio gehiagorako jo bertara: http://campinmygarden.com/

Bukatzeko, iniziatiba hauetako edozeinetan parte hartzea guztiz doakoa dela gogoratzea besterik ez.

Animatu parte hartzera!