Publikazio batek kaleratutakoaren arabera, egun sare sozial erabilienak honakoak dira:
1- FACEBOOK
2- YOUTUBE
3- BLOGGER
4- TWITTER
5- WORDPRESS
6- LINKEDIN
7- FLICKER
8- ORKUT
9- DIGG
10- TUMBLR
Nontzeberri euskara hutsean idatzirik dagoen kulturari buruzko web orri bikaina da. Nontzeberri Suspergintza elkartearen proiektua da, bere xedea kultura sarean hedatzea delarik.
Nontzeberrin kulturaren inguruko albisteak zein lehiaketen inguruko informazioa topatu daiteke. Duela gutxi ospatu den “bilblogari” (Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa) lehiaketaren hirugarren edizioa gogoratzea, non blog honek, NONAHIk, sari bat jaso zuen.
Orain, bai NONAHIk zein beste irabazleek ere, NONTZEBLOGOSFERA atalaren zati dira.
Eskerrik asko eta zorionak guztiei.
“Kanpoko, eta batez ere bertako kulturarekiko interesa izatekotan, egun Nontzeberrira konektaturik egotea benetan interesgarria da”.
Gabonak iristear dira eta duela urte batzuetatik hona bezala, aurten ere Eusko Jaurlaritzak KULTURA BONUA delakoa jarri du salgai. Urtero bezala ere, txartela 25 eurotan erosten da kutxazainetan, eta ondoren 40 euroko balioa du kulturan kontsumitzeko. Hortaz, 15 euroko “oparia”.
“Opariak egiteko garaia den honetan, kultura kontsumituz egitea du helburutzat kanpaina bikain honek. Urtean zehar ordea, kultura kontsumitzea baloratzen ez duen jendeak, bestelako jarrera bat izateko balio ote du ekimen honek?”.
Kultura, Literatura, Musika atalean publikatua
Laburpen hitzak Eusko Jaurlaritza,Kultura Bonua
Datorren abenduaren 4ean emango zaio hasiera 1965 urteaz geroztiz antolatzen den Durangoko euskal liburu eta diska azokari, eta hilaren 8 arte irekita egongo da Landako erakustazokan.
Urtero bezala, sarrera doakoa da eta 10:30etarik eta 20:00etara irekita egongo da. Topaketa aukera ona izaten da urteko nobedadeak eskuratzeko, norberaren idazle kuttunenak alea sinatzeko, betiko klasikoak prezio onean erosteko, zein hurrengo urteko egutegi originalena aurkitzeko.
Literatura atalean publikatua
Laburpen hitzak Durango,Durangoko euskal liburu eta diska azoka
Iberdrola dorrearen inguruan antolatutako lehiaketa arrakastatsua bukatu berri denean, argazki lehiaketak antolatzearena egunean dagoela ematen du. Izan ere, han hemen eta gai ezberdinen inguruan, hainbat daude martxan.
Bertan parte hartzeko epearen arabera aurkeztuz, batzuk:
1- Azaroak 30 arte: TXIKITEOA.
Expo Gelak antolaturik, lehiaketak txikiteoarekin zerikusia duten argazkiak sarituko ditu, argazkiak bi sailetan banatzen direlarik. Batetik, argazki istorikoa delakoa, hau da, norberaren familiako albun zaharretan bilatuz topatzen diren argazkiak nahi dira. Bestetik, egungoak. Egungo Bilboko kaleetako txikiteoari dagokizkion argazkiak.
2- Abenduaren 8 arte: RENFE MADRID.
Hirugarren aldiz “Renfe Cercanías Madrid”-ek antolaturiko “Atrapando el Movimiento” argazki lehiaketa.
3- Abenduaren 12 arte: BILBI.
San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabala Merkatarien Elkarteek antolaturik, “Un mundo por descubrir” izeneko lehiaketa. Honetan San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabala auzoaren bazterrak eta jendea izango dira argazkien gaiak.
Mundu osoko diseinua, negozioak eta kultura bezalako jaiak jorratzen dituen aldizkaria eta web orria da Monocle.
Ondoko argazkian ikusi daitekeen bezala, maketazio, ilustrazio eta argazki zainduekin azaltzen dira bertan garatzen diren artikulu guztiak.
2007an sortu zuen Tyler Brûlé kazetari kanadiarrak eta ordutik mundu osoko sortzaileentzako informazio eta inspirazio iturri bezala ederki funtzionatzen darabil.
Aldizkariaz aparte, marka eta diseinatzaile zehatz batzuekin egindako hitzarmenei esker, produktu bereziak saltzen dira web bidez.
Ling hegazkin konpania baten (Vueling) aldizkaria da eta ohiko liburua ahaztu ez badara ere, interesgarria egiten da berau irakurtzea. Aurreko ereduan bezala, bertan ere estiloa benetan zaindua da. Bertako artikuluak batez ere leku eta tokien inguruan aritzen dira, baina beti ere, bertako ez-ohiko gaiak azaltzen direlarik. Irakurketa beste nonbaiten jarraitzea doakoa da.
Estiloa gustoko izatekotan, esaterako VICE, NEO2, Vanidad, The Balde zein *Wallpaper aldizkariak irakurtzea ere baduzu.
Diseinua, Literatura atalean publikatua
Laburpen hitzak aldizkaria,Ling,Monocle,NEO2,The Balde,Tyler Brûlé,Vanidad,VICE,Wallpaper
“Concert à emporter” frantsesez edo “a take away show” ingelesez. Eramateko musika litzateke euskarazko bertsioan.
Ondorengo hauek kontzertu bereziak gertatzea posible egiten dituztenetako batzuk dira, ereduak harturik, urrunetik hona, igo bolumena eta ireki begiak!
Ideiaren bertsio frantsesa da. Hemen suediarra den Lykke Li abeslariak eta El perro del mar taldeak San Frantziskoko kaleetan eskainitako emanaldia.
Erresuma Batuko bertsioa eta musikariak zein poetak dira hemen protagonista. Bertako taxi famatuek ematen diote izena proiektuari eta gehinetan antzezleak Londoneko kaleetan zehar bidaiatzen doazela ospatzen dira.
Beach House bikote estatu batuarraren bertsioa:
Espainiako telebista publikoaren saioa da hau, beraien hitzetan “road movie” itxuran eginikoa. Besteak bezala, honetan ere kontzertuetarako espazio eta une bereziak aukeratzen dituzte, baina horretaz gain, elkarrizketa laburrak ere izaten dira.
Chico y Chica talde Bilbotarraren eta Mursegoren agerraldiak bertan zelan izan ziren ikusteko aukera izan zen aurreko post batzuetan. Oraingoan Astrud trenean bidaiean doazela hasten den saioa:
– Orain
Hurbilen geratzen zaiguna da hau. Ez dira besteak bezala esklusiboki bideo musikaletan aritzen, baina tartean hau bezalakoak ere eskaintzen dituzte.
Gora Japon Bilbotarrak:
Kultura, Musika atalean publikatua
Laburpen hitzak Astrud,Beach House,Black Cab Sessions,Chico y chica,El perro del mar,Gora Japon,La Blogothèque,Lykke Li,Mapa Sonoro,Mursego,Orain
Uluka Larraitz eta Camiloren proiektu pertsonalak hartzen duen izena da. Bien pasio pertsonala argazkigintza da eta honekin lanean, beraien eskuez sorturiko produktuak eskaintzen dituzte (bitxiak, koadernoak, argazki-albumak, koadroak) web bidez.
Beraien hitzetan ez-ohikoa da beraiek egiten duten argazkigintza, aldaketa, kritika eta iradokizunei irekita daudelarik.
Argazkigintza estimuan duen jendeari zuzentzen dira batez ere, baina gustua duten eta gauza paregabeak bilatzen dituzten horiek ahaztu gabe.
Web orriaz aparte, blog bat ere dute, non egunerokoak kontatzen dituzten edota argazkigintzaren aspektu teknikoei buruz aritzen diren. Laster guzti hori ezezik, zozketa, lehiaketa eta bestelakoak ere eskainiko dituztela iragartzen dute.
Egungo proposamen interesgarria beraiena.
Batzuren hitzetan urteko filme onena omen da Melankolia edo “Melancholia”, Lars Von Trier zuzendari danimarkarraren azken filma. Gogoratzekoa da joan den Cannes-eko zinemaldian sorturiko polemika hura, zein filme honen aurkezpenerako antolatutako prentsaurrekoan izan zen.
Dena (argi, irudi, soinu, mugimendu, kolore, keinu, aurpegi, gorputz, dantza) gustuz egina azaltzen da begi aurrean, eta Kirsten Dunst eta Charlotte Gainsbourg-ena, apartekoa.
Artea, Zinea atalean publikatua
Laburpen hitzak Charlotte Gainsbourg,Kirsten Dunst,Lars Von Trier,zinea